Etxeratek maiatzean zehar espetxeetan emandako gertaeren berri ematen duen txostena kaleratu du

Azken hilabete hau bereziki latza izan da sakabanaketa politikaren ondorioak jasan dituzten senideentzat. Apirileko azken asteburuan bederatzi senidek eta lagunek izan zituzten hiru istripu, eta laugarren bat ere gertatzeko zorian egon zen, baina zorionez ez zen ondorio larririk egon. Urteko lehen bost hilabete hauetan jada zazpi istripu izan dira. Sakabanaketa politikak senideen eta lagunen aurkako eraso zuzenak dira, izan ere, astebururo euren bizitzak arriskuan jartzera behartzen dituzte, milaka kilometro errepidean eginez. Horregatik ezinbestekoa da sakabanaketa politika berehala amaitzea inongo baldintza eta xantaiarik gabe.

Gure senide eta lagunen eskubideak errespetatuak izan behar dute, gaixotasun larri eta sendaezinak dituztenak aske egon behar dute, bizi osorako zigorrarekin amaitu behar dute eta zigorraren 2/3 eta 3/4 beteta dutenak kalean behar dute. Ez dugu ez baldintzari ezta xantaiarik ere onartzen, hau horrela izan behar du eta berehala izan behar du, gainera.

Dokumentua jaisteko: Maiatza_Hilabetekaria

www.etxerat.info

Aitzaga Elkarterako garbitasun lanpostu deialdia zabalik

Aitzaga Elkarteari egun gutxi falta zaizkio ateak zabaltzeko baina oraindik ireki aurretik gai batzuk lotu behar ditugu, horien artean Aitzaga Elkartea garbitzeko arduratuko den pertsonaren bila gabiltza. Deialdia zabaltzen dugu lanpostu honetaz interesa duten guztiek izena emateko. Interesadunek beren izen-abizenak eta kontakturako telefono zenbakia helbide honetan utz dezakete:  Aitzaga Elkartea, 30 postakutxa. Azken eguna ekainak 5.

Indar polizial frantsesek asteburuan buruturiko atxiloketak salatu ditu Ezker Abertzaleak

Indar polizial frantsesek asteburuan buruturiko atxiloketak salatu ditu Ezker Abertzaleak ohar honen bidez:

AFP berri agentzia frantziarraren bidez, gatazkaren ondorioen inguruan gobernu espainiar eta frantziarrarekin elkarrizketa zuzenak abiatzeko ETAk bere borondate eta prestutasuna adierazi eta bi aste eskasera burutu dira atxiloketa hauek. ETAren borondate horren berri ere jaso zuen berriki ere Nazioarteko Egiaztatze Batzordearen bidez Euskal Herriko eragile politiko, sindikal, ekonomiko eta sozialen ordezkaritza zabal batek.

Madrilek eta Parisek ordea, betiko neurri errepresibo antzuekin erantzuten diote jardun armatua behin betiko eteteko ETAren erabaki historikoak gure herrian sorturiko egoera berriari. Horrela bada, Ezker Abertzaleak deia luzatzen die gobernu espainiar eta frantziarrari, eta bereziki Frantziar Errepublikako presidente berri den Hollande jaunari, Euskal Herriko jendartearen gehiengo zabalaren aldarrikapenari jaramon egin eta bakearen eta aterabide demokratikoen aldeko eragile proaktibo bilaka daitezen, horretarako salbuespeneko politika eta neurrien aldamioa eraitsiaz eta konponbiderako bide inteligente bakarrari eutsiaz, elkarrizketaren bideari alegia.

Azkenik, atxiloturiko lagunei sein euren senideei bere elkartasuna adierazi nahi die Ezker Abertzaleak. Era berean, atxiloketak salatzeko datozen egunotan burutuko diren mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatzen du Ezker Abertzaleak.

www.ezkerabertzalea.info

Ezker Abertzaleak Sorturen helegitearen erabakia atzeratu izana oso larria dela adierazi du

Ezker Abertzalearen iritziz oso larria da Auzitegi Konstituzional espainiarrak Sortuk aurkezturiko helegitearen inguruko erabakia atzeratu izana. PSOEren gobernuak Sortu erakunde politiko legal gisa erregistratua izatea eragotzi zuenetik 15 hilabete igaro direnean, Estatu espainiarrak bahiturik mantentzen du Sortu.

Salbuespen neurri eta politiken aldamio guztia zutik mantentzeko Alderdi Popularraren gobernuak duen borondatearen ikuspegitik soilik uler daiteke atzeramendu berri hau. Horrela bada, Alderdi Popularrari eta bereziki Raxoi, Fernandez Diaz, Basagoiti eta Martini dei egiten diegu, behingoz gure herrian ireki den agertoki berriari aurre egiteko eskubide urraketa argudio politiko gisa erabiltzeari uko egin diezaioten.

Azkenik, Ezker Abertzalearen iritziz, norabide horretan, konponbidearen bidean, erakunde politiko guztien legeztapena berehalakoa eta baldintzarik gabekoa izan behar du.

www.ezkerabertzalea.info

Euskal preso politikoen eskubideak aldarrikatzeko gaur elkarteratzea Mikel Laboa plazan

Hileroko azken ostiraletan bezala, honetan ere mobilizazio ugari burutuko dira Euskal Herriaren luze zabalean preso politikoen eskubideak aldarrikatzeko. Usurbilen ere Herrirak herritarrak gonbidatu ditu  20:00ean Mikel Laboa plazan burutuko den elkarteratzean parte hartzera.

Aipatzeako da bestalde, aste honetan ekimen berezia egin dutela Txus Martin Basauriko presoaren askatasuna eskatzeko.

Beste behin ere, Txus Martin Basauriko presoaren egoera larria azpimarratu eta jendarteratu behar dugu. Ez da aldarri berria, baina bai premiazkoa. Txus Martinek ezin du espetxean jarraitu. Bere osasun egoerak hala eskatzen du. Gaixotasun psikologiko oso larria da eta bitan saiatu da bere buruaz beste egiten.

“Legez eta eskubidez aske behar luke. Egungo egoerak sufrimendua areagotu, eskubideak urratu eta tragedia besterik ez du ekarriko. Euskal jendartearen gehiengoak, konponbidea desiratzen duen gehiengo erraldoi horrek, Giza Eskubide guztien errespetua nahi du. Euskal jendartearen gehiengo zabal batentzat ulertezina da bizi arriskuan dauden pertsonak, Txus Martin eta beste 13 euskal preso politiko, espetxean jarraitzea.

Bada garaia ankerkeria honekin amaitzeko, Giza Eskubideak errespetatu eta konponbidearen aroari ateak parez pare zabaltzeko. Herrira mugimendua ekinbide horretan ari da eta larunbatean GOAZEN PLAZARA! Ekimenarekin erakutsi genuen bezala, indar metaketa eta konpromisoen aktibaziorako bidea indartuko dugu presoek pairatzen duten giza eskubideen urraketarekin amaitzeko.”

Europako Parlamentua zabortegien eta errauste planten aurka

Hondakin birziklagarriak errausteari atea itxi nahi dio Europako Parlamentuak. Horixe eskatu dio Europako Batzordeari, legedia alda dezala zabortegiak pixkanaka desagerrarazteko eta 2020tik aurrera birzikla daitezkeen gaiak erraustea galarazteko. Aldi berean, parlamentuak ebatzi du ingurumenari kalte egin diezaioketen jarduerak ez direla diruz lagundu behar.

Atzo bozkatutako txostenak 479 parlamentariren babesa jaso zuen. 66k kontra bozkatu zuten, eta 63 abstenitu egin ziren. Parlamentariek Europako Batzordeari berriz ere azter ditzala 2020rako ezarritako birziklatze helburuak eskatu zioten.

Europako Parlamentuak uste du produktuen diseinua hobeto egiteak onura egiten diela bai ekoizleei eta baita kontsumitzaileei ere. Ildo horretan, energiarekin zerikusirik ez duten produktuen diseinu ekologikoa zabaltzeko eskatu dio Europako Batzordeari, produktuen iraupena handitzea, berrerabiltzea, konpontzea eta birziklatzea posible egiteko. Aldi berean, produktuen etiketek kontsumitzaileei informazioa eman behar diete natur baliabideen erabilerari buruz eta baita haien ingurumen eraginari buruz ere.

EAJko eta PPko euskal europarlamentariek, Mayor Orejak, Iturgaitzek, Izaskun Bilbaok, aldeko botoa eman dute, noiz eta beraien alderdikideek Gipuzkoako Batzar Nagusietan atzo bertan Zubietan errauskailua egitearen alde bozkatzen zuten une berean. Gipuzkoarrei azalapen bat baino gehiago eman beharko die.

Hau da Europako Parlamentuak atera duen prentsa oharra: Europako Parlamentuaren adierazpena

Berria    Gara    Ondoegiteragoaz.info

Espainiako Ingurumen Ministroak Xabier Mikel Errekondo zoriondu du atez atekoarengatik

Espainiako Ingurumen Ministroak Arias Cañetek (PP), Usurbilen hiri hondakinen kudeaketan atez ateko bilketan lortutako emaitzengatik Xabier Mikel Errekondo (Usurbilgo alkate ohia eta gaur egun Amaiurreko diputatua Madrilen) zoriondu du.  Xabier Mikelek berak Twitterren (https://twitter.com/#!/XabierMikel) bidez eman du jakitera berria:

Xabier Mikelek bere twitterrean hauxe ere adierazi du:

Gogoan izan, espainiar gobernuko Ingurumen Ministerioak eredugarritzat jo zuela 2009ko martxoaz geroztik udalerri honetan martxan dagoen hondakinen bilketa sistema. “Praktika onen” atalean sartuta dago Usurbilgo atez atekoa.

Gaiaren inguruko informazioa Espainiako nekazaritza eta ingurumen ministeritzako webgunean aurki dezakezue: HEMEN

Mertxe Aizpurua, Usurbilgo alkatearen hitzak ekarriko ditugu gogora Europako Batzordeak  eta Espainiako Ingurumen Ministeritzak  hondakinen inguruan egindako adierazpenen arira.