
2009ko irailean EAEko Auzitegi Gorenak Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko Estatutuen hainbat artikulu baliogabetu zituen eta, ondorioz, Kontsortzioaren zabalkuntza legez kontrakoa zenez, Txingudi Mankomunitatea hortik kanpora gelditu zen. Errausketa bultzatu zutenek helegitea aurkeztu zuten.
Joan den abenduan Auzitegi Goren espainolak helegiteok baztertu zituen eta, beraz, praktikan, Txingudi ez da inoiz Kontsortzioko kidea izan. Ondorioz, Txingudik parte hartutako Kontsortzioko batzarretan adostutako erabakiak baliogabetuta utzi ditu epaileak.
Mertxe Aizpurua buru duen gobernu taldearen iritziz, sententziaren garrantzia ikaragarria da, eragindako erabakien artean Zubietan eraikitzekoa zen proiektua baitago eta hark aurrera egiteko beharrezkoak ziren zenbait hitzarmen ere bertan daudelako. Sententziak sortutako egoera honakoa da: errausketarako proiektuak gizartean sortzen duen gaitzespenari, eta bere ekonomiarako eta osasunerako kaltegarritasunari, proiektuaren ahulezia juridikoa gehitzen zaie orain.
Beste arrazoi bat Gipuzkoako errausketarako proiektua betirako baztertzeko: ez du oinarri juridikorik.
www.gara.net
Atsegin dut:
Izan post hau atsegin duen lehena.
Orokorra atalean publikatua