Urtarrilaren 27an kaleak bete espetxeak hustutzeko!
Gaur, urtarrilak 27, euskal preso politikoen eskubideen aldeko elkarteratzea burutuko da. Oraingo honetan Usurbilen Nahi Ditugu taldeak deitu du Egin dezagun bidea ekimenaren deialdiari jarraituz. Elkarteratzea 20:00ean izango da, Mikel Laboa plazan. Eguraldi txarra eginten badu, frontoi barruan egingo da elkarretaratzea.
Bestalde, gogoratu Usurbilgo Ezker Abertzaleak otsailak 15ean Parisera autobusa antolatu duela Patxi Segurolari elkartasuna eta babesa emateko. Patxi Segurola herritarrari estatu espainiarrak estraditatzeko eginiko eskaerarekin zer egingo duen jakinaraziko dio Pariseko epaileak egun horretan. Autobusa betetzea lortu behar dugu eta horretarako leku hauetan jarri ditugu zerrendak ahalik eta jende gehien apuntatzeko: Txiribogan, Bordatxon eta Aginagako Arrate zahar egoitzan. Zabaldu deialdia zure inguruan!
Oharra: Autobusaren irteera ordua, eraman beharrekoa, bidaiaren inguruko informazio gehiago datorren astean zehaztuko dugu (tabernetan, karteletan, Noaua!n eta www.usurbileginez.com-en).
















