Artxiboak eguneka: 2012/01/31

Presoen eskubideen aldeko mugimendu berri eta anitzaren aurkezpena Donostiako Kursalean

Herrira mugimendua datorren igandean, otsailak 5,  aurkeztuko dute Donostiako Kursaal jauregian, eguerdiko 12:00etan. Egin Dezagun Bidea ekimenak egindako lanarekin jarraituz, euskal preso politikoen aurkako salbuespen neurriak indargabetzea izango da haren helburuetako bat, sorrerako agirian (PDF) dioen moduan.
hgdh

Gaur 18:00tan udalbatza plenoan lau mozio garrantzitsu aurkeztuko dira. Azaldu!

Gaur, asteartea, arratsaldeko 18:00tan udalbatza plenoa burutuko da. Usurbilgo Ezker Abertzaleak dei egiten dizuegu herritar guztioi bertara azaltzeko izan ere berebiziko garrantzia duten lau mozio aurkezten direlako, horietako bat Patxi Segurola herritarraren estradizio eskaeraren inguruko mozioa.

Hona hemen udalbatza plenoko gai zerrenda:

  1. Aurreko akten onarpena:
  2. 18 udal etxebizitzen alokairuaren kudeaketagatik Alokabide, S.A. sozietateari ordaindu beharreko ordainsariak eguneratzeko, honen eta Usurbilgo Udalaren artean izenpetu beharreko lankidetza- hitzarmenaren eranskina, hala nola datu pertsonaletarako sarbidea duen tratamendu-enkargurako kontratua onartzea.
  3. Hiri Antolamenduko Arau Subsidiarioetako S-4 (Txagañeta) Sektoreko Ezaugarri Fitxaren Aldaketa (10 Aldaketa) Puntualaren hasierako onespena ezeztatzea.
  4. Udalbiltza Partuergoko Kontseilu Nagusiko ordezkarien izendapena.
  5. Galdera, eskaera eta mozioak.
  6. Bildu, udal taldeak aurkeztutako mozioa: Gipuzkoako Kutxaren ordezkaritza Kutxabank entitatean.
  7. Bildu udal taldeak aurkeztutako mozioa: Sektore Publikoaren erreforma.
  8. Usurbilgo Ezker Abertzaleak aurkeztutako mozioa: Patxi Segurola herritarraren estradizio eskaera.
  9. Usurbil Zero Zabor taldeak aurkeztutako mozioa: Gipuzkoan azpiegitura-lan handiak geldiaraztearen alde.

Auzitegi Gorenak ere Zubietako erraustegia kolokan jarri duela azpimarratu du Usurbilgo Udalak

2009ko irailean EAEko Auzitegi Gorenak Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko Estatutuen hainbat artikulu baliogabetu zituen eta, ondorioz, Kontsortzioaren zabalkuntza legez kontrakoa zenez, Txingudi Mankomunitatea hortik kanpora gelditu zen. Errausketa bultzatu zutenek helegitea aurkeztu zuten.

Joan den abenduan Auzitegi Goren espainolak helegiteok baztertu zituen eta, beraz, praktikan, Txingudi ez da inoiz Kontsortzioko kidea izan. Ondorioz, Txingudik parte hartutako Kontsortzioko batzarretan adostutako erabakiak baliogabetuta utzi ditu epaileak.

Mertxe Aizpurua buru duen gobernu taldearen iritziz, sententziaren garrantzia ikaragarria da, eragindako erabakien artean Zubietan eraikitzekoa zen proiektua baitago eta hark aurrera egiteko beharrezkoak ziren zenbait hitzarmen ere bertan daudelako. Sententziak sortutako egoera honakoa da: errausketarako proiektuak gizartean sortzen duen gaitzespenari, eta bere ekonomiarako eta osasunerako kaltegarritasunari, proiektuaren ahulezia juridikoa gehitzen zaie orain.

Beste arrazoi bat Gipuzkoako errausketarako proiektua betirako baztertzeko: ez du oinarri juridikorik.

www.gara.net