Sorturen legalizazioa eskatu du Amaiurrek Espainiako Kongresuan

Gaur urtebete aurkeztu zituen Sortu ezker abertzaleko alderdi politikoak bere estatutuak jendaurrean, eta oraindik ez da legezkoa. Amaiur koalizioak haren legeztatzea aldarrikatu du gaur Espainiako Kongresuan, Iker Urbina diputatuak Justizia Batzordean egindako parte hartzearen bidez.

Urbinak ilegalizazio politika alde batera uzteko eskatu dio gobernuari: Sorturen auzian argi ikusi den bezela, alderdi politikoen erregistroan ez onartzeko erabakia politikoa da. Eta gauza bera da Auzitegi Konstituzionalak oraindik ebazpenik kaleratu ez izana. 

Iker Urbinaren arabera, beharrezkoa da Sorturen legalizazioa Euskal Herriaren normalizazio eta demokratizazioa gauzatzeko. Ezinbestekoa da Sortu legezkoa izatea alderdien arteko elkarrizketa politikoa behar bezala egin eta akordioa lortzeko.

Amaiur    Berria    Europa Press    20minutos    Elconfidencial

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Connecting to %s