Bihar Usurbilgo Udaleko LABek eta ELAk, Bildurekin batera lau orduko lanuztearekin bat egingo dute

Espainiar gobernuaren eskutik sektore publikoan gauzatuko den politikaren aurrean biharko deituta dagoen lau orduko lanuztearekin bat egiten du Bilduk. Horregatik instituzio ezberdinetan Bildu ordezkatzen duten hautetsiek parte hartuko dute bihar, otsailak 9ko paroan eta deitutako mobilizazioetan.

Usurbilen Udaleko sindikatuek ere, LAB eta ELAk bat egin dute lan uztearekin. Goizekoe 10:00tatik 14:00tara lanuztea egingo dute. Deialdi honekin Usurbilgo BILDUk bat egin du (mozioa ere onartua dago). 10:00tan Udaletxe aurrean elkarteratzea egingo da eta ondoren Donostian burutuko den manifara joango dira.

Bilduk Espainiako Gobernuaren neurriak errefusatzen ditu. Besteak beste, Enplegu Eskaintza Publikoaren suntsiketa eta funtzio publikoan berrezarpenaren debekuaz zerbitzuen kalitatea kaltetzen delako. Horrekin batera geroz eta premiazkoagoa den Ongizate Estatuaren defentsan kontsentsua mantentzea eskatzen dugu.

Madrilen onartutako neurri hauen larritasunaren eta ondorioen aurrean, Bilduk, euskal gizarteari dei egiten dio, mobilizatu eta kalitatezko eta herritarrengandik gertueneko sistema publikoaren aldeko konpromisoa adierazi dezan.

Mobilizazioen agenda

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Connecting to %s