Martxoaren 4ean, igandea, Aitzagaren aldeko ekimena burutuko dugu Aitzaga bertan. Aitzaga proiektuarekin bat egiteko deialdia luzatzen diegu usurbildarrei. Nola? Egunean bertan, Aitzagako kide izateko aukera izango duzue, kuota baten bidez: 15 euro hilero. 16 eta 25 urte bitarteko gazteentzat (ikasleak) eta langabetuak berriz, hilero 5 euroko kuota ordaindu beharko duzue.
Martxoaren 4ean Aitzagak ateak irekiko ditu ekitaldi xume bat egiteko. Sei urte ondoren guztiok elkarrekin giro onean egoteko aukera izango dugu. Ondoren hamaiketakoa egingo dugu. Guztiok zaudete gonbidatuak!

















