Gipuzkoan hondakinen bilketa atez ate egiteko konpromisoa hartu dute 34 udaletxek

Zaborren bilketarako atez ateko sistema datorren urtetik Gipuzkoako beste 34 herritan jarri nahi du Bilduk, eta bihartik aurrera hasiko da eskaera udalbatzarretara eramaten.

Gaur egun Usurbil, Hernani, Oiartzun eta Antzuolan dago atez atekoa eta Bilduk adierazi du oso gustura dagoela: Beste sistemekin %25 birziklatzen da eta atez atekoarekin %90. Zaborra kontrolik gabe sortu izan dugu eta atez atekoa da gaurko sistemen alternatiba bakarra.

34 herri horietan ere atez atekoa onartuko balute, 38 herrietan Gipuzkoaren erdia bizi dela azpimarratu du Bilduk: 300.000 lagun.

http://www.goear.com/files/external.swf?file=e979d9a

  • Bihar udalbatzarra: Legorretan.
  • Otsailean eta martxoan: Lezo, Billabona, Zizurkil, Bergara, Astigarraga, Segura, Zestoa, Anoeta, Irura, Legazpi, Ormaiztegi, Lazkao, Oñati eta Zumaian.
  • Apirilean: Berastegi, Zaldibia, Asteasu, Alegia eta Azpeitian.
  • Maiatzean: Ibarra, Tolosa, Mutriku, Ataun, Mendaro, Eskoriatza, Aretxabaleta, Pasaia eta Zarautzen.
  • Ekainean: Ordizia, Deba, Arrasate, Orio eta Getarian.

Bildu Nafarroan ere ari da zaborren bilketa sistema aztertzen; Sakana eskualdeko herrietan, hain zuzen. Mankomunitateak erabakia hartua du, eta aurten martxan jartzekotan da. Bideragarritasun plan tekniko bat prestatzen ari da orain; apiril bukaerarako egina espero du.  Hamabost herri eta 21.000 biztanle ditu Sakanak.

Berria    Gara    Bildu

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Connecting to %s