Guardia Zibilak Andoainen buruturiko atxiloketak salatu ditu Ezker Abertzaleak

Andoaingo atxilotuen bikotekideen lekukotza
 

Ezker Abertzaleak Guardia Zibilak Andoainen buruturiko atxiloketak salatu ditu eta elkartasuna adierazi die Iñaki Igerategi eta Juani Otañori, bai eta euren senide eta lagunei. Atxilotuek Guardia Zibilaren eskuetan jasan dezaketen tratuaren inguruko kezka adierazi du, agerikoa baita atxiloaldi inkomunikatuak tortura inpunitate osoz erabiltzea ahalbidetzen duela.

Ezker Abertzalek, beste eragile batzuekin batera, garaturiko ekimenek gatazka politikoaren behin betiko gaindipen demokratikoan aurrera egitea ahalbidetzen duen agertoki bat sortu dute. Testuinguru horretan ematen dira azken atxiloketa hauek.


Gatazkaren gaindipenerako euskal jendartearen nahiei PPren Gobernu espainiarraren erantzuna dira atxiloketok. Bake agertoki bat eraikitzeko konpromisoa, ardura eta maila eskatzen duen jendarte bati Rajoy, Fernandez Diaz eta Basagoitiren eskaintza bakarra da honakoa.

Errepresio eta eskubide urraketaren bidez, PPk ideia eta proiektuen konfrontazio askeko agertoki bati dion beldurra eta bere ahuldade politikoa disimulatu nahi ditu. PPk bide polizial antzuari eutsi nahi dio, Euskal Herria osoak politikan aritzea exijitzen dionean.

Rajoy eta Basagoiti, ordea, oso oker daude indarkeriaren erabilpenaren bidez gure herriak konponbiderako abiaturiko bidea baldintzatuko dutela uste badute. Gure herriak eskubide demokratiko guztiak aitortuak izango dituen agertoki bateranzko bidea urratzen ari den bitartean, Basagoiti eta Oyarzabal-ek gidatzen duten PP, bere posizio minoritarioetatik, bakarrik doa soluzioen aurkako errailean. Ziurtasun osoa dugu: gure herriaren gehiengo sozial eta politikoak PPren jarrera eta posizio immobilista gaindituko dute.

Azkenik, Ezker Abertzaleak bat egin du atxiloketak salatzeko burutuko diren mobilizazioei, eta mobilizaziootan parte hartzera deitu egin du.

Audioa

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Connecting to %s