Euskaraz Bizi Eguna 2012
EHEk deituta Euskaraz Bizi Eguna ospatuko da larunbat honetan, martxoaren 17an Donostian. Auzolanetik sortutako egitarau zabala izango du euskaraz bizitzeko hautuari hauspoa eman eta jaia eta aldarrikapena uztartuko dituen egitsmoak. Egitarau zabal horren baitan, azpimarratzekoa izango da Euskalduna naiz eta harro nago! lelopean egingo den Nazio Manifestazioa.
EHE: Euskaraz bizitzearen aldeko hautuari behar duen bultzada emateko eguna dugu Euskaraz Bizi Eguna; norbanako zein komunitate, euskaldunok sasi artetik salto egin eta garenaz harro gaudela erakusteko eguna dugu Euskaraz Bizi Eguna; herri euskaldunaren eta euskararen alde egotetik harago, horren alde egiteko prest gaudela adierazteko eguna dugu Euskaraz Bizi Eguna.
Ezker Abertzaleak ere larunbaterako Euskal Herrian Euskaraz mugimenduak antolatutako Euskaraz Bizi Egunarekin bat egin du: Egun honetan jaia eta aldarrikapena uztartuko ditugu, egun aproposa gure hizkuntza gure bizi taupada dela adierazteko.
EHEk martxoaren 17an Donostian egingo den Euskaraz Bizi Eguneko Euskalduna naiz eta harro nago! lelodun Nazio Manifestazioari atxikimendua emateko gonbitea egin digute. Atxikimendua emateko www.euskalherrianeuskaraz.org
Egitarau zabala larunbatean:
- Goizean (Trinitate plazan): 11:00 Txupinazoa, kalejira eta bihurrikeriak Bonberenea Txarangarekin eta Porrotx pailazoarekin: Puzgarriak eta haurrentzako tailerrak eta azoka, musika, kale-animazioa eta kantu-jira Alde Zaharreko kaleetan barna. 11:30 Hizkuntza jokabideen tailerra San Telmo aretoan. 12:00 Bakarrizketa saioak San Telmo aretoa
- Eguerdian (Konstituzio plazan): Ehunka lagunentzako herri bazkaria eta kantu jira.
- Arratsaldean: 18:30 Nazio manifestazioa Bulebarretatik hasita. Euskalduna naiz eta harro nago lelopean kalejira alai eta koloretsua eginen da. Ondoren Patxaranga alde zaharreko kaleetan barna eta herri dantzak Konstituzio plazan
- Iluntzean (Trinitate plazan): Kontzertuak: Skakeitan, 3gabe2 eta Betagarri














