GZZ (Gipuzkoa Zero Zabor) bilguneak igande honetan Donostiako Saguesen antolatu duen aldarrikapen festaren inguruko agerraldia burutu du gaur goizean. Aire garbiak bira nazan, Zero Errausketa! lemapean, herritarren laguntzaz haize errota koloretsu eta erraldoiabat irudikatu nahi dute: Itxaropenaren koloreak aldarrikatuko ditugu, errota biratuko duen aire garbia aldarrikatuko dugu, zabortegi kutsakorren eta errausketaren bazterketa aldarrikatuko ditugu festa giro alaiean. Zero Zabor norabidean etengabeko hobekuntza aldarrikatzen dugu eta ibilbide horretan zehar errefusaren tratamendu ez toxikoak bultzatzea.
GZZ-k errausketa eta egungo zabortegi ereduak baztertzen dituen Aldundiaren hondakinen kudeaketarako plan eguneratuaren inguruko balorazioa egin du: Plana oso ona da, ingurumen ikupegitik, ekonomia ikuspegitik eta ikuspegi sozialetik. Alderdi politikoei ika-mikak alboratu eta plan honen edukiari loturiko ekarpenak egitera deitzen diegu. Bereziki PSErekin gogoratzen gara, duela sei urte, errausketaren aurka hitzegiten zuenean egin zuen proposamenaren ildotik baitoa nazioarteko adituek landutako proposamena.
Egitaraua eta Sagueseko mapa: www.ondoegiteragoaz.info
Eskura ezazu kolorezko kartulina!
UZZ (Usurbil Zero Zabor) taldeak deitutako agerraldira herritar eta zenbait eragileetako ordezkariak agertu ziren babesa ematera.
a
Haize errota koloretsu bat irudikatuko duen mosaiko erraldoia osatzeko herritarren laguntza behar da. Horretarako ordea, herritarrok koloretazko kartulinak eskuratu behar ditugu. Usurbildik 500 perstona behar dira mosaikoa osatzen laguntzeko eta beraz, oraindik kolorezko kartulina eskuratu ez duzuenak, gaur, ekainak 15, 19:00etan izango duzue beste aukera bat. UZZ-koek mahaia, Aitzaga aurrean jarriko dute.













