SEGI ezker abertzaleko gazte antolakundea desegitea erabaki dute

Segi desegin egingo da, tresna gisa amaitu dela uste dutelako. Balioen aldaketak eta legez kanporatzeak zerikusia izan dute horretan. Gazte antolakundeak urteetan egindako lana emankorra izan dela diote, ordea, eta fruituak eman dituela. Argi dute aurrerantzean ere asko dagoela egiteko, eta horretan jarriko dituzte indarrak, Segitik kanpo izanda ere. Hala diote Txomin Catalogne eta Amaia Elixirik: Gure indarrak emanen ditugu gazte mugimenduan antolatzeko eta borrokatzeko. Ekainaren 24an ekitaldi bat egingo dute Itsasun, 17:00etan, Segi amaitzeko erabakia ekarri duen barne gogoeta mahai gainean jarri eta agur ofiziala egiteko.

Segiren izenean hamaika aldiz hartu izan dute hitza Amaia Elixirik eta Txomin Catalognek. Oraingoan, ordea, gazte-erakundeak bere ateak ixtea erabaki duela iragartzeko izan da. (Arg.: (Gaizka IROZ)

s

Mugimendu orok bere ibilbidean gorabeherak izaten dituenez eta testuingurua ere aldatzen joaten denez, iraungo badu horietara moldatzea ezinbestekotzat jotzen dute: Fase berri bakoitzak bere hausnarketa dakar eta gazte antolakundean ere beti eman izan da gogoeta, behar diren egokitzapenak egiteko. Mugimendu guztiak ziklikoak izaten dira. Esate baterako, 2003ko irailean, ‘Amuarrainak begi bi, sei eskailuk hamabi’ prozesu hartan garai hartako testuinguruari egokitutako independentzia eta sozialismoaren aldeko estrategia finkatu genuen, xede horrekin Euskal Herrian gazte-mugimendua eratzea eta bultzatzea helburu zuena. Gazte estrategiaren hausnarketarekin batera, ezker abertzalearen estrategia berria iritsi delarik, guk gazte bezala ere gure erronken, helburuen, problematiken eta egoeren birkokatze edo birdefinitze bat egin behar genuen. Guretzat Segi hestea ez da, inolaz ere, porrot bat. Bere ibilbidea bukatu da behar zuena egin duelako, ongi edo gaizki, akatsekin eta lorpenekin. Beraz, naturaltasunez iritsi den ondorio bat da.

naiz    berria    argia    eitb

About these ads

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Connecting to %s