Hileroko azken ostiraletan bezala, gaur ere mobilizazio ugari burutuko dira Euskal Herriako txoko gehienetan preso politikoen eskubideak aldarrikatzeko. Usurbilen ere Herrirak herritarrak gonbidatu ditu 20:00ean Mikel Laboa plazan burutuko den elkarteratzean parte hartzera.
Abuztuan sartzera goaz eta urtero bezala Euskal Herrira milaka turista etortzen dira gure paisai zoragarrietaz gozatzera. Atzerritarrak Euskal Herriko herrietan nonnahi ibiliko direla aprobetxatuz, Herrirak sei hizkuntzetan (euskaraz, gazteleraz, katalanez, frantsesez, ingeleraz eta italieraz) dauden eskuorriak kaleratu ditu euskal presoen inguruan informazio zabaltzeko.
Udara honetan guztiok lantxo hau egin dezakegu; gure inguruan Euskal Herrira etorri den atzerritarren bat ezagutzen badugu eman diezaiogun eskuorria irakur dezan. Guztiok ariketa xinple hau egiten badugu, euskal presoen benetako errealitate krudela zuzenean ezagutzeko aukera izango dute.













