Urriaren 12an ZUKGUA prozesuaren nondik norakoak azalduko dira Aitzaga Elkartean

Euskal Herriko ehunka gaztek, Euskal Estatu Sozialista lortze bidean, gazte antolakunde berri bat sortzeko prozesu eratzailea jarri dute martxan: Gazte ZUKGUA, norbanakotik kolektibora. Usurbilen ere abian daude; irailaren 28an herriko zenbait gaztek,  herri mailako aurkezpen ekitaldia egin zuten. Euskal Herri mailako lehen urratsa, irailaren 29an Zarautzen eman zitzaion. Ehunka gazte batu ziren Zarautzen fruituen eta kolore ezberdinen artean ZUKGUA emanez.

a

ZER DA ZUKGUA? Helduen neurrira egindako eguneroko honetan, gazteok problematika propioa dugu, izaera ezberdina, kezka desberdinak… eta antolaketan ikusten dugu kezka hauei erantzun eta gure helburuak erdiesteko modu bakarra, Euskal Estatu Sozialista eraikitzeko bide bakarra. Hala, Euskal Herriaren eraldaketa eta burujabetza nahiz geure buruen askapena erdietsi asmoz gazteok, gazte antolakunde bat sortu bidean eta gure estrategia finkatu asmoz, prozesu eratzailea abiatu dugu, ZUKGUA prozesua alegia.

NORBANAKOTIK KOLEKTIBORA!!! Prozesuak ahalik eta gazte gehienek hausnartzea eta eztabaidatzea izango du helburu. Eta norbanakotik (ZUK, gutako bakoitzak) kolektibora (GU, osatzen dugu). Guztion ekarpena beharrezko baita benetako gazte antolakunde anitz eta zabal bat osatzeko, gazte guztion zaporea eta guztion grina. Horregatik, prozesu guztiz publikoa eta gazte ororentzat irekia izango da.

ABERASTUZ!!! ZUKGUA prozesuaren filosofia hurrengo ardatzetan oinarrituko da: Eraiki, Eztabaidatu, Harremandu, Izan eta Ekin. Prozesua gainera, kolektiboarentzat nahiz eta parte-hartzaile ororentzat aberasgarria izango da, gozatu, ikasi, landu, eztabaidatu, partekatu eta harremanduko garelako.

DEIALDIA USURBILEN

Lehen hitzordua, urriaren 12an arratsaldeko 16:00etan Aitzaga Elkartean egingo da, bertan ZUKGUA prozesuaren nondik norakoak zehatzago azalduko direlarik. Antolatzaileen esanetan marrubi, gereziak, platano, meloiak eta melokotoiak ez dira faltako:  … eta zuk ze zapore duzu? Zure ZUKGUA behar dugu mazedonian!!! ZUKGUtu zaitez!!!

Informazio gehiago: www.gaztezukgua.info

About these ads

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Connecting to %s