2007 – 2011 legegintzaldiko balantzea

2007-2011 legegintzaldiko azken txanpan gaude, eta agintaldia amaitu aurretik, egokia iruditu zaigu geldialdi txiki bat egin eta lau urte hauetan egin dugun eta egin ez dugun lanaren inguruko balantzea egitea. Komenigarria deritzogu errepaso hori egitea, eta, gainera, ikuspegi autokritiko batetik egin nahi dugu. Ezker abertzalearen iritziaz gain, herritarren iritziak, kritikak eta ekarpenak jaso nahi ditugu. Azken batean, zuen iritzirik gabe, gure jardunak ez bailuke zentzurik. Hori baita gure lanaren akuilu eta iparrorratza. Gainera, legegintzaldia amaitzeko hilabete gutxi falta direla ikusita, zuen ekarpenen bidez, ahalik eta zuku gehiena atera nahi diogu azken txanpa honi, eta azken spring-a egin gure asmo eta proiektuak aurrera ateratzeko. Ahaleginak, beraz, ez dira faltako.

Datorren legegintzaldia ate joko dugu, eta horri begira jarri gara jada. Balantze honek datozen lau urteetan landuko dugun herri programaren oinarri izan nahi du, eta herri programarako dituzuen ideien eta proposamenen bilgune. Beraz, gure burua astintzeko eta biharko Usurbil irudikatu eta eraikitzeko bitarteko ezinhobea duzu webgune hau.

Balantze hau herriari aurkeztu genion herri programaren betetze mailaren neurgailua da. Izan ere, hauteskunde kanpainan agindutakoa bete nahi izan dugu, eta horrela izan dela deritzogu. Burutu ditugun egitasmoak zerrendatu eta azaldu ditugu. Baita egin ez ditugunak ere. Hala ere, seguru hutsune asko dituela, eta zuek betetzea nahiko genuke. Zuen iritzien, ekarpenen, desadostasunen eta proposamenen zain gaude. Helarazi iezaizkiguzu!

Atalak

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Connecting to %s