Usurbilgo KzGuneak ikastaro eskaintza zabala izango du ekainean eta uztailean

Usurbilgo KzGuneak ekainean goizez zabaltzen ditu ateak, 09:00etatik 13:00etara. Dagoeneko finkatu dira ekainean eta uztailean emango diren ikastaroak eta mintegiak, batzuk dagoeneko egin dira baina oraindik gehiago daude. Uztailaren 2an (astelehena), Santixabel eguna, eta uztailaren 31n (asteartea), San Inazio eguna, KzGunea itxita egongo da. Irakurtzen jarraitu

Berriak, Usurbilgo Udalak eta Hurbilago Elkarteak ‘BerriaLagun’ kanpaina martxan jarri dute Usurbilen

Arg.: Usurbilgo Udala

Berriak, Usurbilgo Udalak eta Hurbilago Elkarteak BerriaLagun kanpaina martxan jarri dute Usurbilen: “Erosi Usurbilen Berriaren eskutik”. Berriaren proiektua, euskara eta herri-merkataritza sustatzea helburu duen kanpaina da BerriaLagun eta ekimen honekin herriko 31 merkatarik egin dute bat. Ekainaren 18tik uztailaren 16ra bitarte, BerriaLagun egin diren establezimendu horietan erosten duten bezeroen artean hiru sari handi zozketatuko dira. Zozketa uztailaren 16an (astelehena) egingo da.

  • 500 €ko bi txeke.
  • 300 €ko txeke bat (Ttipi Ttapa ibilbidea egiten dutenen artean).

Irakurtzen jarraitu

Ekainaren 25ean Usurbilgo Baratze Parkean “Nola egin aurre gaixotasun eta izurriteei” tailer irekia

Ekainaren 25ean (astelehena)  Kutxa Ekoguneak eta Usurbilgo Udalak antolatuta Olarrondoko udal baratze parkean “Nola egin aurre gaixotasun eta izurriteei” tailer irekia eskainiko da 18:00etatik 19:30etara. Doakoa den ikastaro honetan baratze parkeko erabiltzaileez gain, edonork parte hartu dezake. Bertan izango da Furgobaratza (aholkularitza baratzeko gaietan, landare eta hazi ekologikoak…). Irakurtzen jarraitu

Usurbil eta Lasarte-Oriako EH Bildu: “Ez ditugu gure komertzioak pertsiana botata ikusi nahi”

Arg.: Noaua!

Atzo arratsaldean Usurbilgo eta Lasarte-Oriako EHBilduk agerraldi bateratua egin zuten Lasarte-Oriako Villa Mirentxun, Bidasoa aldetik hasi eta inguruotaraino aurreikusiak dauden merkataritza gune handien inguruan hitz egiteko. Gasteizko Eusko Legebiltzarrak saltoki handien neurrigabeko zabalkuntzari mugak hartzeko hartutako erabakia txalotu dute. Merkataritza txikia bereziki zaindu beharreko sektorea dela azpimarratu dute eta horiek sustatzeko neurriak behar direla. Usurbilen eta Lasarte-Orian, ahalegin horretan hasiak daude, eskuz esku merkatari-taldeekin lanean. Era berean egun hauetan herriko etxeetan eskuorri bat banatzen ari direla adierazi dute, egoera honen guztiaren berri emateko eta herritarrak gertatzen ari denaz ohartarazteko. Irakurtzen jarraitu

Ekainaren 20an Joan Mari Torrealdaik “El asedio al euskera” liburua aurkeztuko du Sutegin

Usurbilgo Udalak antolatuta, ekainaren 20an (asteazkena) Joan Mari Torrealdaik  “El asedio al euskera. Más allá del libro negro” (Setioa euskarari, liburu beltzaz harago) bere azken liburua aurkeztuko du Usurbilen. Xabier Arregi alkateak emango dio ongi-etorria ekitaldiari, eta Idoia Torregarai eta Mertxe Aizpurua herriko kazetariek elkarrizketatuko dute. Aurkezpena Sutegin izango da, 18:30ean. Irakurtzen jarraitu

Etxeratek uste du ETA desegin ostean motiborik ez dagoela gaurko kartzela politikari eusteko

Arg.: Etxerat Elkartea

Etxerat Elkarteak, euskal presoen eta iheslarien elkarteko hainbat kiderekin batera, pasa den ostiralean Hernanin prentsaurrekoa egin zuen. Etxeratek uste du ETA desegin ostean motiborik ez dagoela gaurko kartzela politikari eusteko. Etxeratek sakabanaketa bukatzeko, larri gaixorik dauden presoak askatzeko, gradu aldaketa bideratzeko eta zigorrak batzeko eskatu du: “Ez gara ari onurez hizketan, ez sariez, opariez eta trukeko ezertaz. Eskubideez eta horien urraketen ondorio lazgarriez hitz egiten dugu”. Irakurtzen jarraitu

Udalak antolatuta ekainaren19an “Usurbilgo ura, gure baliabideak” mahai ingurua Sutegin

Usurbilgo Udalak astearterako (ekainak 19) “Usurbilgo ura, gure baliabideak” izenburupean mahai-ingurua antolatu du, Sutegin 18:30ean. Bertan herriko ur-sistemaz, funtzionamenduaz, egin diren berrikuntzez, ur-politikez, ur-baliabidez… arituko dira  gaian adituak diren bi gonbidatu hauek: Iñaki Antiguedad, Hidrogeologiako katedraduna Euskal Herriko Unibertsitatean eta Valentin Dehesa, Elikaduraren industrian kontrol-sistemak diseinatzen aditua eta gai honetan udalaren aholkularia. Udalaren ordezkari moduan, Xabier Arregi, Usurbilgo alkateak parte hartuko du. Udalak jakinarazi du herritarrek parte hartzeko aukera izango dutela,  gonbidatuei galderak zuzentzeko tartea egongo baita. Irakurtzen jarraitu

Altsasuko gazteen askatasuna eskatu eta Iruñeako manifestazioarekin bat egin dute usurbildarrek

Arg.: Noaua!

Altsasuko gazteen askatasuna eskatzeko eta une gogor hauetan babesa eta elkartasuna adierazteko, atzo (ekainak 13) argazki jendetsua  atera zen Mikel Laboa plazan.  Ekainaren 16an (larunbata) Altsasuko gazteen epaiketa eta gartzelaratzea salatzeko “Altsasukoak aske! Hau ez da justizia” lemapean manifestazioa antolatu dute Iruñean Altsasuko Gurasoak Mugimenduak eta Altsasukoak Aske Herri-Plataformak. Manifestazioa 17:00etan Iruñeako Golem Zinematik hasiko da eta Askatasuna Plazan amaituko da. Irakurtzen jarraitu

Eguzki: “Troiako arriskua berriz ere agerian geratu zen igandean”

Arg.: Eguzki

Eguzki Talde Ekologistak N-634 errepidean, Troia inguruko pasabideak, herritarren segurtasunerako duen arriskua salatu berriz ere. Pasa den igandean (ekainak 10) ehundaka herritarrek Gure Esku Dagok antolatutako giza katean parte hartu zuten. Giza katearen zati bat gune horretan osatu zen.  Osatu behar zuten tartea N-634 errepidean zegoenez,  lasartearrek eta zubietarrek bereziki, Troiatik pasatu behar izan zuten, eta, tropelaren babesean eta GEDko antolatzaileen zaintzapean joan ziren arren, berriz ere bertatik bertara ikusi zen zer arrikutsua den pasagune hori. Lehendabizi, trenbidea gurutzatu behar izan zuten, eta, trenbidea pasatu ondoren, zuzenean N-634ra atera ziren. Bertan ez dago espaloirik ez bazterbide zabalik. Giza katea amaitzean egoera berbera errepikatu zen, lehenik errepode bazterrean eta ondoren trenbidea gurutzatu behar. Irakurtzen jarraitu