Nafar bandera udaletxeko balkoian jartzeko mozioa aurkeztuko da gaurko osoko ohiko bilkuran

Gaur arratsaldeko 18:00etan osoko ohiko bilkura burutuko da  udalbatza aretoan. Aipatzekoa da gaurko osoko ohiko bilkurarako 43 herritarrek sinatuta aurkeztu duten mozioa:

Usurbilgo jaien karietara, herriko lagun talde batek nafar bandera udaletxeko balkoian jartzea eskatzen dugu, Euskal Herriko bandera nazionala denez gero. Izan ere, egun hauetan Albako dukearen inbasioa eman zenetik 500 urte betetzen dira, Nafarroako lurralde gehiengoaren independentziarekin amaitu zuen ekintza alegia. Beste konkista batzuk ere izan ziren (1200; 1463…), eta nafar Estatua Behe Nafarroan beste ehun urtez iraun zuen. Baina 1512ko konkista Nafarroaren independentzia galera ekarri zuen ekintza bezala iltzatu da gure memorian.  Bandera nafarra etorkizuneko ikurra da, 500 urtez okupatuak izan ondoren bizirik mantentzen den giza taldea adierazten du, mundu zabalean bere identitate eta kulturarekin propioekin, inposatutako menpekotasunetatik at, egon nahi duena. Ez dugu morroiaren estatusa nahi; gure burujabetasunean oinarriturik gizarte askea eta osoa izan nahi dugu. Eta askatasunaren ikusmolde hau bandera nafarrean dago islaturik, herrialde independente baten sinboloa izan zen aldetik.  

Hona hemen gai zerrenda:

  1. Aurreko bilkuretako aktaren onespena: 2012/05/29ko bilkurako akta.
  2. Usurbilgo udalerrian igerilekuen instalazioa arautzeko udal ordenantza hasieraz onartzea.
  3. Hiri Antolamenduko Arau Subsidiarioetako A-100 (Ugarte) Eremuko Hiri Antolamendurako Plan Berezia behin betikoz onartzea.
  4. Usurbilgo Herri-Bideen Inbentarioaren behin betiko onespenaren aurrean tartekatutako administrazio helegiteak erantzutea.
  5. Alkatearen 2012/0585 dekretua berrestea: Herri-bideen inbentarioaren behin betiko onarpenaren aurka tartekatutako auzi-errekurtsoetan parte hartzeko dagokion abokatu eta prokuradoreak izendatzea.
  6. Alkatearen 2012/0560 dekretua berrestea: Hiri Antolamenduko Arau Subsidiarioetako A-34 (Sekaña) eremuko II. Fasea Urbanizazio Proiektua exekutatzeko obra kontratuaren epea luzatzea.
  7. Alkatearen 2012/0586 dekretua berrestea: Hiri Antolamenduko Arau Subsidiarioetako A-34 (Sekaña) eremuko II. Fasea Urbanizazio Proiektua exekutatzeko obren luzapena dela-eta, kontratistari lan programa aurkezteko epea ezartzea.
  8. Usurbilgo Udaleko 2012ko Lanpostuen Zerrendaren aldaketari hasierako onarpena ematea.
  9. Usurbilgo Bake-Epaile titularra eta ordezkoa hautatzeko deialdia.
  10. Galderak, eskaerak eta mozioak:
  11. Mozioa: Nafar bandera

 

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.