UCIN lantegiko ke-isurketen inguruko txostena kaleratu du Udalak

Duela urte batzutik hona usurbildarrak, bereziki Atxegaldeko bizilagunak, oso kezkatuak daude auzoan zein herrian zehar, ustez, lantegi batzuek zabaltzen dituzten usaien eta keengatik. Udalak, arazo honen aurrean  Atxegalde auzoaren parean, errepidez bestalde dagoen UCIN lantegiko ke-isurketen inguruko txostena kaleratu du. Bertan, arazoa zein den eta har daitezkeen konponbideak azaltzen dira eta Udalaren balorazioa zein den ematen da.

JM UCIN S.A. lantegia Aluminiozko fundizio bat da, Usurbilgo Atxegalde auzo ondoan kokatua dagoena. Bere labean bi motako lehengaia erabiltzen dute: txatarra (lehengai primarioa), eta urtutako aluminoa landu gero gelditzen diren aluminiozko hondakinak (lehengai sekundarioa). Labea karga-sistema manuala da: hondeamakina bat erabiliz, metala hartu eta zuzenean labean bota. Labea irekia da bere batetik, ez dago ixterik. Labean sortzen den keak sukaldeko moduko kanpai batek xurgatzen eta mangasetako filtroetaraino eramaten ditu, tximinia batetik atmosferara isuri baino lehen.

Udalak 2004tik 2012ko ekainera denbora jarraituz, arazo honen inguruko gertaerarik esanguratsuenak aipatzen ditu txostenean:

  • 2004 urtean erregistratzen dira auzokideek egindako lehenengo kexak. Bizilagunen aburuz, UCINetik datorren keak eragiten ditu beraiek pairatzen dituzten begietako eta eztarriko narritadura, eta kiratsak. Garai horretan, udaltzainek bizilagunek salatutakoa berrestu zuten, hau da, beren aburuz ere, arazoaren iturria UCINek isuritako kea zen, zalantzarik gabe. […]
  • 2012-ko maiatza: bizilagunen kexak berriz indartzen dira, beti bezala teilatutik kea ateratzen dela bafadatan, eta kiratsa eta narritadura eragiten duela salatuz. Udala harremanetan jarri zen UCINekin, kexen berri emanez. UCINen aburuz, arazoak izan dituzte filtroen elektronikoarekin, eta baliteke behar den ke guztia ez xurgatzea.  […]

Udalaren balorazioa

  • Bistakoa da UCINeko teilatutik isurtzen den kea arazo sistematikoa dela urteetan zehar, eta ez noizbehinkako arazo puntuala.
  • Arazoa konpontzeko UCINek egindako lanak ez dira nahikoak izan egoera zuzentzeko, nahiz eta zertxobait hobetu.
  • Isurketa horiek ez daude inongo kontrolpean, ez baitaude aurreikusita emandako Ingurumeneko Baimen Bateratuan.

Egoera benetan kezkagarria da, kontuan hartuta labetik (ez tximiniatik) ateratzen den keak zehazki zer duen ez dakigula, baina, berez, osasunerako kaltegarria badela pentsatzekoa da. Berez, tximiniatik, kea behin iragazita, dioxinak, furanoak, COT eta abar ateratzen badira kopuru txikietan, ukaezina da gai bereak, baino askoz kopuru handiagoetan, aterako direla ia egunero labea atmosferara zuzenean isurtzen ari den kean.

Egungo egoera

  • Bizilagunak kezkatuta eta atsekabetuta daude, eta mesfidantzaz begiratzen dituzte instituzioak. Beren aburuz, ez Udala ezta Eusko Jaurlaritza ere ez dira gai edo ez dute nahi arazoa konpondu.
  • Udala ere kezkatuta dago gai honekin, ikusten baitu osasun publikoko arazo bat dagoela herrian, eta irtenbide bat aurkitzeko behar diren urratsak emateko prest dago.
  • UCIN enpresak bere nekea azaldu dio Udalari, minduta sentitzen dira enpresa minbizi kasuekin lotuta agertzeagatik prentsan, eta, diotenez, zelatatuta sentitzen dira.
  • Eusko Jaurlaritzako teknikariak ere, nekatuta daude, Udalak maiz egindako dokumentazio eskaerei erantzuteaz.

Usurbilgo Udaleko ingurumen zinegotzi nahiz teknikariek osatutako txostena eskuragarri hemen, pdf formatuan.

www.usurbil.net

5 responses to “UCIN lantegiko ke-isurketen inguruko txostena kaleratu du Udalak

  1. Pingback-a: “Ez etsi, Ucini hortzak erakutsi” elkarretaratzean herritarrak oso kezkatuta agertu ziren | Usurbildarrak aurrera

  2. Pingback-a: Uztailaren 20an UCIN lantegiak sortzen dituen isurketa kutsakorrak salatzeko elkarretaratzea | Usurbildarrak aurrera

  3. Pingback-a: Udala Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailarekin bilduko da herriko ke-isurketen arazoaz hitz egiteko | Usurbildarrak aurrera

  4. Pingback-a: Usurbilgo Udalak azken asteetan Usurbilen dabilen usain txarra dela eta adierazpen bat kaleratu du | Usurbildarrak aurrera

  5. Pingback-a: Eusko Jaurlaritzak intzidentzia ireki du Usurbilgo Ucin lantegiak eragindako ke-isuriak aztertzeko | Usurbildarrak aurrera

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.