Itayak deituta, urriak 5ean UCINek zabaltzen dituen usaiak eta keak salatzeko elkarteratzea Atxegalden

Itaya Gazte Asanbladak deituta, pasa den ostiral arratsaldean kutsaduraren aurkako elkarretaratzea burutu zen Atxegalden. Zenbait auzotar eta herritar bildu ziren bertan, N-634 errepide ondoan dagoen autobus geltoki inguruan. UCINek gure osasunarekin jokatzen du lemapean zeraman pankarta zabaldu eta errepide ondoan elkarteratzea burutu zen 30 minutu inguru.

“Oso kezkatuak gaude  herrian zehar, UCINek zabaltzen dituen usaien eta keengatik. Urte guzti hauetan Ucinen isurketek osasun arazo amaigabeak sorrarazi izan dizkigu usurbildarroi eta gehienbat atxegaldetarrei, tartean, eztarri eta begietako narritadurak”.

a

Itayako lagunek irakurri zutenez, aurrerantzean, eta egoera konpondu artean, hileroko lehen ostiraletan elkarretaratzeak burtuko dira, leku eta ordu berean; Atxegalden, N-634 errepide ondoan, 20:00etatik aurrera. Datorren elkarteratzea urriaren 5ean izango da.

Hona hemen, Itaya Gazte Asanbladako kideek elkarteratzea amaitzean irakurri zuten adierazpena:

Duela urte batzuetik hona, usurbildarrak, eta bereziki, Atxegaldeko bizilagunak, oso kezkatuak gaude  herrian zehar, UCINek zabaltzen dituen usaien eta keengatik. Urte guzti hauetan Ucinen isurketek osasun arazo amaigabeak sorrarazi izan dizkigu usurbildarroi eta gehienbat atxegaldetarrei, tartean, eztarri eta begietako narritadurak. Ez dira kasualitatea auzoan agertu diren minbizia arazoak ere. Honen aurrean enpresak beti ukatu izan du bera dela arazo guzti honen eragile eta azaldutako kexei entzungor egin die.

2004tik honaino urtero egon da auzotarren ahoan gai hau eta konponbiderik ez zaio eman inondik ere arazoari. Gure ustetan gainera arazoa konpontzeko egin izan diren txostenaren emaitzak ez dira sinesgarriak. Pentsatzen baitugu, txosten horren baitan egin ziren neurketak, enpresa jakinaren gainean zegoela egin zirela. Emaitza hauek gure ustez ez dira eguneroko isurketen islada, aldez aurretik jakinda legezko mugetara jaitsitako kutsadura baizik.

Egoera honetan, Itaya asanbladatik elkartasuna adierazi nahi diegu herritar kaltetu guztiei, eta arazoa lehenbailehen konpondua izan dadin neurriak hartzeko exijitzen diogu Jaurlaritzari, arazo honen aurrean eskumenak dituen instituzioa bera baita. Udalari ere, afera honen inguruan lanean jarraitzera bultzatzen diogu. 

Azkenik aipatu kontzentrazioa hilero egingo dugula lehen asteko ostiraletan arazo honi irtenbidea eman arte. Gora Usurbil osasuntsua. Belar txarrak errotik!         

2 responses to “Itayak deituta, urriak 5ean UCINek zabaltzen dituen usaiak eta keak salatzeko elkarteratzea Atxegalden

  1. Pingback-a: Udala Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailarekin bilduko da herriko ke-isurketen arazoaz hitz egiteko | Usurbildarrak aurrera

  2. Pingback-a: Usurbilgo Udalak azken asteetan Usurbilen dabilen usain txarra dela eta adierazpen bat kaleratu du | Usurbildarrak aurrera

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.