‘Ucinek usurbildarren osasunarekin jolasten du’ elkarteratzea burutu zen pasa den ostiralean

ITAYA gazte mugimenduak deituta, urriaren 5ean elkarteratzea egin zen Atxegalden, N-634 errepidearen ondoan Ucinek usurbildarren osasunarekin jolasten du lemapean. Bigarren elkarteratzea izan zen eta bertan Ucin enpresaren kutsadurak herritarrak kaltetzen jarraitzen duela salatu zen.

Bigarren deialdi honetan partehartzea handiagoa izan zen. 30 minutu iraun zuen elkarteratze honetan ertzantzaren patrulla bat bertaratu zen, zaintza lanetara nola ez! Elkarteratzea amaitu ondoren Itayako lagunek UCIN lantegiko sindikatuekin harremanetan jartzen saiatu direla jakinarazi zuten. Udalarekin ere harremanetan jarri direla ere adierazi zuten:

Hasi ginenetik hilabete pasa da, hilabetean gauzak ez dira aldatu  noski, baina abiapuntua ezarririk indarrak metatzen jarraitzea besterik ez zaigu geratzen. Denborak argi utziko du herritar asko sentitzen direla kaltetuak, baita suminduta ere. Eta pozoia aireratzeko orain arte eduki duten lasaitasunak amaiera izango du!!! Ez baitiegu utziko horrela jarrai dezaten!!!

Adierazpena irakurtzeko: Itaya adierazpena

Arazo honi irtenbidea topatu arte hilabeteroko hitzordua mantentzen da. Hilabetearen lehen ostiraletan biltzen jarraituko dira Atxegalden.

2 responses to “‘Ucinek usurbildarren osasunarekin jolasten du’ elkarteratzea burutu zen pasa den ostiralean

  1. Pingback-a: Udala Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailarekin bilduko da herriko ke-isurketen arazoaz hitz egiteko | Usurbildarrak aurrera

  2. Pingback-a: Usurbilgo Udalak azken asteetan Usurbilen dabilen usain txarra dela eta adierazpen bat kaleratu du | Usurbildarrak aurrera

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.