Gaur 20:00etan kutsaduraren aurkako elkarreratzea Mikel Laboa plazan

OLYMPUS DIGITAL CAMERA2012ko irailean Atxegalden burututako elkarteratzea

a

Gaur, arratsaldeko 20:00etan Itaya Gazte Asanbladak deituta kutsaduraren aurkako elkarreratzea egingo da Mikel Laboa plazan.

ITAYA: Denbora dezente da Usurbilgo UCIN enpresak botariko kea eta usaina jasaten ari garela, benetan jakin gabe zer sustantzia diren eta hau zenbateraino kaltegarria izan daitekeen gure osasunarentzat. Aluminiozko txatarra urtzen dute labe handi batean, prozesu honetan aluminioaz gain pintura, plastikoak eta mota guztietako produktuak erretzen direlarik. Arazoa ikusirik ITAYA gazte asanblada azken aldian hileroko lehen ostiralean 20:00etan Mikel Laboa plazan kontzentrazioak antolatzen ari da.

Mobilizazioaz gain, herri batzarra deitu dute urtarrilaren 11rako, 19:00etan Potxoenean. Ke eta usain txarrak bere horretan jarraitzen dutenez,  konpontzeke dagoen ingurumen alorreko arazo hau hizpide izango dute aipatu hitzorduan.

ITAYA: Hala ere, dirudienez honek ez du UCIN askorik kezkatzen. ITAYA-k deiturik urtarrilak 11n 19:00tan herri batzarra izango da Potxoenean. Herritarrak elkartu eta arazoaren inguruan hitz egingo da, soluzio bat lortzeko asmoz herritarren artean egin daitekeena aztertuko da eta azken helburua lan talde bat sortzea izango da. Animatu eta parte hartu!!

2 responses to “Gaur 20:00etan kutsaduraren aurkako elkarreratzea Mikel Laboa plazan

  1. Pingback-a: Udala Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailarekin bilduko da herriko ke-isurketen arazoaz hitz egiteko | Usurbildarrak aurrera

  2. Pingback-a: Usurbilgo Udalak azken asteetan Usurbilen dabilen usain txarra dela eta adierazpen bat kaleratu du | Usurbildarrak aurrera

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.