UCIN lantegiak eragitzen dituen usai txarren aurrean Udaltzaingora deitzeko eskaera egin du Udalak

UCIN

Urteak dira UCIN lantegiak ustez kanporatzen dituen ke eta usaien inguruan herritarrak kexu direla. Bilera, batzar, salaketa… ugari egin dira eta zoritxarrez oraindik arazoak bere horreran jarraitzen duela nabarmena da. Udalak gaia esku artean darama baina momentuz herritarrek ez dute hobekuntzarik ikusi.

Udalak UCIN lantegiari emandako lizentzia berriaren aurrean, eta horretarako zuen denbora tartearen baitan, Ucinek helegitea aurkeztu duela jakinarazi berri du Udalak duela aste pare bat. Pepe Rivadeneyrak, Bilduko zinegotziaren esanetan, ikuskapenak egiteko Udalak eskumenik ez duela defendatzen du UCINek. Eskumen hau Eusko Jaurlaritzari dagokio Atxegalde ondoan kokatua dagoen enpresaren aburuz, eta ez Usurbilgo Udalari. UCINek aurkeztu duen helegiteari zer erantzun eman, aztertzen dabil Udala.

UCINek berak baimen honen baitan aldaketa bat egitea eskatu omen dio Jaurlaritzari, ingurumenarekiko babesa betetzen duela bermatu behar baitu. Aldaketak, Rivadeneyraren esanetan, honetan datza: “Txatarra garbia jartzen duela eskatu nahi dio Ucinek Jaurlaritzari, baina txatarra garbia zer den definitu gabe”. Hondakin balorizatzailea izatea ere galdegiten ari omen dira. Eskaera honen aurrean, Udalaren esanetan, bi erabaki har ditzake Jaurlaritzak. Eta erabaki horren baitan, Udalak gai honetan zeresana izan dezake, edo ez.

UCINek eskatzen duen aldaketa esanguratsua dela baloratu dezake, edota aldaketa ez esanguratsutzat jo. Gasteizek azken aukera honen alde egiten badu, “Ucini zuzenean baimena eman diezaioke”. Aldiz, aipatu enpresak eginiko eskaera esan guratsutzat jotzen badu, “Jaurlaritzak Udalari iritzia eskatu eta Udalaren iritzia kontuan izan behar du. Guk aldaketa funtsezkoa dela izatea eskatzen dugu”.

UDALAK EMANGO DITUEN URRATSAK

Egoera honen aurrean, Udalak eman asmo dituen hurrengo urratsak beraz, honakoak dira; Ucinek aurkeztu duen helegiteari erantzutea. Honekin batera, eta gobernu aldaketa egon denez, alor honetaz arduratzen den Eusko Jaurlaritzako ordezkari berriarekin ere biltzekoa da Udala. Eskaera zuzena bideratu nahi diote Gasteizi. “UCIN-ek onartu du ez duela baimena betetzen. Horregatik Jaurlaritzari neurriak hartzea eskatzen diogu”.

USAIN TXARRA SUMATUZ GERO UDALTZAINGORA DEITZEKO DEIA

Udalak herritarrekin egindako azken batzarrean bildutako herritar batek, bitar- te honetan zer egin zezaketen galdetzen zuen. Usurbilgo Udaletik, usain txarra sumatu edota kea ikusi bezain laster, Udaltzaingora deitzea eskatzen dute. Hauxe, udaltzainen telefono zenbakia: 943 361 112.

Arazo bat dugu herrian. Ez da soilik Atxegalden bizi diren herritarrena, guztiona baizik. Salatu Udaltzaingoan usai txarrak daudenean!

 

5 responses to “UCIN lantegiak eragitzen dituen usai txarren aurrean Udaltzaingora deitzeko eskaera egin du Udalak

  1. Pingback-a: “Ez etsi, Ucini hortzak erakutsi” elkarretaratzean herritarrak oso kezkatuta agertu ziren | Usurbildarrak aurrera

  2. Pingback-a: Uztailaren 20an UCIN lantegiak sortzen dituen isurketa kutsakorrak salatzeko elkarretaratzea | Usurbildarrak aurrera

  3. Pingback-a: Udala Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailarekin bilduko da herriko ke-isurketen arazoaz hitz egiteko | Usurbildarrak aurrera

  4. Pingback-a: Usurbilgo Udalak azken asteetan Usurbilen dabilen usain txarra dela eta adierazpen bat kaleratu du | Usurbildarrak aurrera

  5. Pingback-a: Eusko Jaurlaritzak intzidentzia ireki du Usurbilgo Ucin lantegiak eragindako ke-isuriak aztertzeko | Usurbildarrak aurrera

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.