Xabier Miguel Ezkerra: ‘Ekainaren 15ekoa ez da zerbaiten bukaera izango, hasiera baizik’

miarritz_iheslariak_1Iheslariek gatazka politikoaren konponbidean parte hartu behar dutela aldarrikatu dute azken 50 urteetan iheslariak lagundu dituzten hainbat talde eta norbanakok. Haien babeserako eta Iheslari Politikoen Kolektiboak gatazkaren konponbidean ekarpen politikoa egin dezan, Elkartasun Hatsa ekitaldia antolatu dute larunbat honetarako. Miarritzeko Irati erakustazokan izango da (aireportutik hurbil), eta egun guztiko egitaraua antolatu dute:

  • 11:30ean: Ekitaldi politikoa
  • 13:30ean: Herri bazkaria (txartelak bertan erosten ahalko dira, helduentzat 20 eurotan. 800 pertsonarentzat lekua izanen da.
    Taloak, ogitartekoak eta paella ere egonen dira bazkaritik aparte bazkaldu ahal izateko, eta baita mahaiak zein aulkiak ere.
  • Bazkaria eta gero, kantaldia areto nagusian.
  • Egun osoan zehar haurren xokoa izanen da areto nagusiaren ondoko gelan.
  • 19:00etan: Kontzertua, Iheskide, Gose, Gatibu eta Ze Esatek! taldeekin

Nola iritsi? Donostitik zein Baionatik: Autopistatik, A63, Biarritz irteeran (4. ean) atera, BAB-eko aireporturantz jarraitu, lehen biribilgunean lehena eskuin hartu(halle d’Iraty markatzen du) eta zuzen segi.  Eskuinean geratzen da Irati erakustazoka.

mapa

Xabier Miguel Ezkerra, iheslarien kolektiboko mintzaidetza taldean

Maquetaci—n 1Miarritzeko ekimenaren bezperatan, euskal iheslari politikoen kolektiboak denbora luzez eginiko barne eztabaida prozesuaren emaitza aurkeztu dute. Historikotzat jo duten emaitza, aipatu kolektiboak lehen aldiz mintzaidetza taldea duelako. Mintzaidetza taldeko ordezkarien artean da, Xabier Miguel Ezkerra herritarra. Eta harekin batera: Tomas Linaza (Cabo Verde), Alfontso Etxegarai (Sao Tome), Raquel Garcia (Belgika), Josu Lariz (Uruguai), Josu Txutxo Abrisketa (Kuba), Eloi Uriarte, Lurdes Mendinueta, Jokin Aranalde, Jon Irazola, Oxel Azkarate, Jon Garmendia Txuria, Xabier Arin eta Idoia Espias (Ipar Euskal Herria).  Gainera, konponbiderako osatu duten bide orria mahai gainean jarriko dutela iragarri dute.

“Herria dugu arnas” ekitaldiaren berri Noaua!n  irakuri dezakegu, bertan Xabier Miguel Ezkerra berak azaltzen du ekimenaren nondik norakoa.

a

argazkia_fotono.php_Iheslarien Kolektiboak Baionan eskainitako prentsaurrekoan arazoa integralki konpontzeko iheslariak kontutan hartu eta haiekin hitz egin behar dela azpimarratu dute, honetarako ordezkaritza berria aurkeztuz. Bestetik, ekainaren 15ean konponbiderako euren proposamena aurkezteko bertan izanen direla iragarri dute.

[youtube:http://www.youtube.com/watch?feature=player_embedded&v=MOe05Bp9YlY%5D

www.herriaduguarnas.org

One response to “Xabier Miguel Ezkerra: ‘Ekainaren 15ekoa ez da zerbaiten bukaera izango, hasiera baizik’

  1. Pingback-a: Euskal errepresaliatuak etxera itzultzeko garaia dela adierazi dute iheslariek Miarritzen | Usurbildarrak aurrera

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.