Usurbilgo Udalak bilera deitu du UCIN lantegiaren inguruan herrian dagoen arazoaz hitz egiteko

UCIN

Astearte honetan, irailak 17, Usurbilgo Udalak pasa den irailaren 11n Udalak eta Eusko Jaurlaritzak Ucin lantegiak eragiten dituen ondorioez hitz egin zutenaren berri   emango du. Hitzordua 18:00etan da,  Potxoenean eta bertan Udaleko Jose Maria Rivadeneyra, ingurumen alorreko zinegotziak hitz egingo du.

Eguna: irailak 17
Tokia: Potxoenea
Ordua: 18:00

Usurbilgo Udalak Eusko Jaurlaritzarekin egindako bileran Ucinek ingurumen baimen bateratua nola urratzen duen azaldu zuen. Gai honen inguruan neurriak hartzeko mezua helarazi  zion Jaurlaritzari. Ucin edozein gai urtzea ahalbidetuko lukeen ingurumen baimen bateratua aldatzeko, lantegiak egin duen eskaera onartezintzat jotzea galdegitekoak ziren beste behin. Pasa den asterako iragarria zegoen hitzordu honen aurretik jada, Udalak idatzi baten bidez baimen aldaketa hori gauzatzen ez uzteko eskaera luzatua zion Gasteizi. Kea eta usain txarrari loturik, biltzen joan diren beste hainbat froga ere bidaliak ditu baita.

Kronologia

Consecuencias-de-la-contaminación-281x300Udalak uztailean burututako batzar informatiboan Usurbilgo aire kalitatearen gaiari dagokionean, nahi baino mantsoago, baina aurrerantz pausoak ematen ari direla eta hala jarraitu nahi dutela berri eman zuen. Beste behin, ikuskaritzekin izandako arazoak aipatu zituen Rivadeneyrak. Udalak enpresa behar bezala ikuskatu nahi eta ezin dabilela azaldu zuen. Ekainaren 19rako jarria zegoen hitzorduan horrela gertatu zela adierazi zuen. Ingeniaritzan doktoretza duen udal aholkulari bat gerturatu zen Atxegalde auzo ondoan kokatua dagoen enpresara, baita ingurumen alorreko udal teknikaria ere. Filtroak, kea xurgatzeko sistema egoki zegoela frogatu zuten. Baina bertan zegoen txatarra ikuskatu ezinik geratu omen ziren. 

Ikuskapeneko hitzordua, maiatzaren 28an bi aldeek eginiko bileraren ostean zetorren. Egun hartan ere, argi geratu omen zen, alde bakoitzaren jarrera. Bi aldeek, kezka sortu duen ingurumen gatazka hau konponbidean jartze aldera, elkarren arteko posturak gerturatzerik ez zuten izan. Ucinek ez du Udalaren lizentzia onartzen, eta ikuskapenak egiteko udalak duen eskumena ere ukatzen jarraitzen dute. Lizentzia horren aurrean gainera, gogoan izan, helegitea aurkeztua du aipatu lantegiak. 

Kea ikusi edo arnastuz gero, jakinarazteko deia

telefonos

Halakorik sumatuz gero, Udaltzaingora deitzeko gonbita luzatzen dute. Hauxe, udaltzainen telefono zenbakia: 943 361 112

5 responses to “Usurbilgo Udalak bilera deitu du UCIN lantegiaren inguruan herrian dagoen arazoaz hitz egiteko

  1. Pingback-a: “Ez etsi, Ucini hortzak erakutsi” elkarretaratzean herritarrak oso kezkatuta agertu ziren | Usurbildarrak aurrera

  2. Pingback-a: Uztailaren 20an UCIN lantegiak sortzen dituen isurketa kutsakorrak salatzeko elkarretaratzea | Usurbildarrak aurrera

  3. Pingback-a: Udala Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailarekin bilduko da herriko ke-isurketen arazoaz hitz egiteko | Usurbildarrak aurrera

  4. Pingback-a: Usurbilgo Udalak azken asteetan Usurbilen dabilen usain txarra dela eta adierazpen bat kaleratu du | Usurbildarrak aurrera

  5. Pingback-a: Eusko Jaurlaritzak intzidentzia ireki du Usurbilgo Ucin lantegiak eragindako ke-isuriak aztertzeko | Usurbildarrak aurrera

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.