Europako Zero Zabor mugimenduak jokabide eredugarri gisa aztertu du Gipuzkoako esperientzia

Arratsaldeko hizlariak
a
Iñaki Errazkin Ingurumeneko eta Lurralde Antolaketako diputatuak Europako Zero Waste (Zero Zabor) sarearen biltzarrean parte hartu du asteburu honetan, Parisen. Europa osoko 300 aditu eta ordezkari instituzionalek parte hartu dute Parisko biltzarrean. Tartean izan dira, adibidez, %90 inguruko birziklatze tasa duen Capannori udalerriko alkate Giorgio Del Ghingaro edo Rossano Ercolini Europako Zero Zabor sareko presidentea: Ercolinik Goldman Ingurumen Saria jaso zuen iaz –Nobel Berdea esaten diote sari horri- eta Barack Obama AEBetako presidenteak harrera egin zion.
a
Iñaki Errazkinen hitzaldian jendea adi adia
Errazkinek adierazi duenez, “Europan sentsibilitate handia dago birziklatu eta konpostatu beharraz, eta gipuzkoarrok aitzindariak gara arlo horietan, oso salto handia ematen ari garelako denbora tarte laburrean. Horregatik gonbidatzen gaituzte foro hauetara. Bihar Frantzian egongo gara, baina Italian ere izan gara, baita Europako Parlamentuan bertan ere”.Ingurumeneko eta Lurralde Antolaketako diputatuak gaineratu du Gipuzkoako ereduak Europak ezarritako lehentasunak dituela ardatz –prebentzioa, berrerabilpena eta birziklapena-, eta norabide horretan urratsak ematen jarraituko dela, baita azpiegitura sareari dagokionez ere.Iñaki Errazkin Zero Waste Europe biltzarrean, Bobignyko udaletxeko atarian:

[youtube:http://www.youtube.com/watch?v=qJbGMRtYlRM%5D

a

Hernaniko alkate Luix Intxauspe Zero Waste Europe biltzarrean:

[youtube:http://www.youtube.com/watch?v=o07kA0cHDeg%5D

a

Paris-Bobignyn ETBko kazetariei Iñaki Errazkinek egin deklarazioak honela aipatu ditu prentsak:

Ostiral arratsalde eta igande goizean EZW osatzen duten barne mailako bilerak izan ziren. Besteak beste herrialde hauetako jendea elkartu ziren: Bulgaria, Eslobenia, Herbereak, Bruselas, Frantzia, Gipuzkoa, Kataluina, Espainia, Italia, Alemania..

Igandea barne mailako bileran kide guztiak

Informazio gehiago:

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.