Apirilaren 30ean Xabier Miguel Ezkerra iheslari politikoa bere herrira itzuli zen, Usurbilera

EZK2

38 urteren ondoren, apirilaren 30ean Xabier Miguel Ezkerra iheslari politikoa Usurbilera itzuli zen senide eta lagunez inguraturik. 

Iheslarien Kolektibotik duela hilabete batzuk 2013ko  ekainean Biarritzen aurkeztutako bide orria gauzatzeko ordua iritsi dela jakinarazi zuten eta helburu nagusia zentzuzko deboran iheslari guztien etxeratze mailakatua lortzea izango zela.

[youtube:http://www.youtube.com/watch?v=yeZTCZNhuz0%5D

Euskal iheslari politikoak

Herri honen askatasunaren alde oldartu direnek, torturaren beldur izanik ihes egin behar izan dutenek, adierazpen askatasun ezagatik, zein alderdien eta erakunde desberdinen ilegalizazioak eragindako espetxeratze arriskuagatik ihes egin behar izan dute milaka euskaldunek beren sorterritik.

logoaIheslari bakoitzak etxea derrigor utzi behar izanaren zama darama gainean, eta hartatik eratorritako sufrimendu guztiak, bakardadea, urruntasuna, leku batetik bestera ibili beharra, lanpostu bat lortu eta duintasunez bizi ahal izateko zailtasunak… etengabeak dira iheslari bakoitzak jasan behar izan dituen trabak, eta drama humano hori asko eta askori bizitzea egokitu zaielarik, arazo politiko berak bilakatu dituelarik iheslari, arazo horren aurrean elkartzeko beharrak eta konponbidearen alde elkarrekin lan egin nahiak sortzen dute Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboa.

Iheslariak noiztik?

Denera zenbat diren zehazki ezin da jakin baina, 300dik gora zenbatuak daude, baina gehiago da EHtik arazo politikoengatik ihes egin behar izan duen jendea. Munduko ia kontinente guztietan daude, herrialde desberdinetan barreiaturik. Modu orokor batean, iheslari bakoitza egoera berezian bizi da, aspektu juridiko, administratibo, edo humanoari dagokionez. Hala ere denak batzen ditu egoera berak, Iheslari edo exiliatu bezala legalki edo ofizialki ez daudelako onartuak.

Arlo administratiboan batzuk beste herrialdeetako nazionalitatea jaso dute, beste batzuk Ipar Euskal Herrian inolako paperik gabe bizi dira, beste batzuk beste identitate batekin bizitzera behartuak dira, bere paperekin bizi direnak ere badira, eritasun larriekin eta zaintzarik gabe bizi direnak, eta baita 29 urtez geroztik inolako definizio juridiko eta administratiborik gabe diren deportatuak. Gaur egun 18 pertsona direnak.

www.herriaduguarnas.org

 

One response to “Apirilaren 30ean Xabier Miguel Ezkerra iheslari politikoa bere herrira itzuli zen, Usurbilera

  1. Pingback-a: Xabier Miguel Ezkerra: “Gure esku dago prozesu hau aurrera eramatea eta ondorioekin bukatzea” | Usurbildarrak aurrera

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.