Behar bereziak dituzten haurren aldeko Pausoka Egunean parte hartzeko deia

Pausoka eguna1

Larunbaterako (urriak 11) behar bereziak dituzten hurrei laguntzen dabilen Pausoka Elkarteak Hernanin jai berezia antolatu du. Duela bi urtetik  50 bat haur eta guraso inguru biltzen ditu elkarteak, horien artean usurbildarrak ere parte hartzen dute. Larunbatean haur eta gurasoek horiek euren errealitatea plazaratuko dute, guztiok sentsibilizatu eta laguntza bildu asmoz.

pausokaeguna141Jaialdiaren aurkezpenean,  pertsona esanguratsuen artean Xabier Mikel Errekondo herritarra.

Elkarteak erreabilitazio zentro bat dauka, profesional talde batekin baina geroz eta erabiltzaile gehiago dituztenez txiki geratzen ari da. Horren arira antolatu dute jaia eta bertaratzeko gonbita luzatu dute, erabiltzaile, senide, elkarte kide eta aurpegi ezagunek.

Imprimir

Egitaraua

  • 10:00 Pausoka Egunaren irekiera ekitaldia aurreskuarekin, Gudarien Plazan.
  • 10:00-20:30 Txozna eta taloak.
  • 10:30 Kalejira txistulariekin.
  • 11:00 Tailerren irekiera, txaranga eta batukadarekin.
  • 11:30-13:00 Tailerrak: kirol egokitua (Amher-Sos Arrazakeria), elikadura osasuntsua (Askora), musika tailerra (batukada), joko kooperatiboak, puzgarriak, tatuajeak eta ile trentzak egiteko tailerra (SOS Arrazakeria).
  • 14:00 Paella jana herrikoia Atsegindegin.
  • 16:30 Berdini balet taldekoen emanaldia.
  • 17:00 Porrotx eta Ane pirata.
  • 19:00 Lauroba taldearen kontzertua.
  • 20:30 Festa amaiera.
  • Oharra: bazkarirako eta pailazo emanaldirako sarrerak salgai Atsegindegin.

Pausoka elkartearen gonbidapena

Pausoka elkartea, behar bereziak dituzten haurren gurasoak osatutako elkartea da. Behar horiek ikusirik, elkartu eta errehabilitazio zentru bat irekitzeko borrokatzea erabaki genuen, familia eta interesatu guztiei babes eta laguntza guztia eskaintzeko helburuarekin, egungo osasun ereduak dituen gabeziak ikusita, haur hauentzako ezinbestekoak direnak.

Gure filosofia da, kapital faltagatik ez dadila inor zerbitzurik gabe geratu eta guk gure zentroa eskaini ahal izatea beraien beharrak betetzeko asmoz. Guzti hori lortzeko Urriaren 11an Pausoka Eguna Hernanin ospatzea pentsatu genuen. Gure familia eta umeen egoera gizarteratu eta normalizatzeko ezinbestekoa ikusten genuen ikastetxeetan dauden umeekin lan egitea.

Zuen seme alabek egindako esku lanei esker festa guztiona bihurtuko da. Gonbidatzen zaituztegu Hernanira etortzea guztion festara eta bide batez hainbat ikastetxeetan egin dituzten lanak ikustera. Mila esker bihotzez.

Paradela Palacios

OLYMPUS DIGITAL CAMERALarunbateko Pausoka Egunean parte hartuko duten familien artean da, Txokoalden bizi den Paradela Palacios sendia. Noaua! astekariak Paradela elkarrizketatu du, izan ere bere alabak Angelman izeneko gaixotasun arraroa baitu. Elkarrizketa: klik

Umeak zoriontsu ikusteak samintasun guztia estaltzen du batzuetan.

www.pausokaelkartea.org

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.