LAB eta ERNAIk elkarlanean gazteen lan eskubideak jasotzen dituen gida kaleratu dute

LAB-Ernai

LAB eta ERNAIk gazteen lan eskubideak jasotzen dituen gida aurkeztu berri dute. Duela urte bat hasi ziren elkarlanean gai hau jorratzen eta gida hau beraz, aliantzaren ondorioa da. Gazteei geroa ukatzen dien sistemaren aurka borrokarako tresna da eta unibertsitatean, langile heziketa zentroetan, kalean eta enpresetan zabalduko da. Bigarren fase batean, gazte antolakundeak eta LABek gazteen lan eskubideen defentsan mobilizazioak iragarri dituzte.

Gida hau gazteen lan eskubideak zeintzuk diren ezagutzeko tresna da, gazte langileen atomizazioa gaindituz. Kapitalaren aurrean eta eskubideekin aberasten direnen aurrean antolatzeko beharra azalerazten du. Eskubideen murrizketa eta ukazioa etengabe ematen dela agerian uzteko tresna bezala kokatu du gida. Bestalde, inposatutako prekarietatearen aurrean gazteek burujabetza behar dutela aldarrikatzeko tresna da.

 Gazteontzako lan eskubideen gida [PDF]
 Guía de derechos laborales para jóvenes [PDF]

Aliantza honen helburuak honakoak lirateke:

  • Langile eta gazte mugimenduen indarrak batu egoera aldatzeko borroka indartzeko: “Egoera hau ez dugu onartzen, ez dugu egoeraren aurrean gobernuek egiten ari direna onartzen eta ez dugu egiten dutena errespetatuko, egiten dutenaren kontra borrokatuko dugu egoera aldatu dezagun”.
  • Ernai eta LABen arteko lankidetza antolatu borroka eskaintza eraginkor eta egoki bat egiteko: “Maiatzaren lehenetik hona horretan ibili gara. Elkarlan eremuak zehazten, borrokan bat egiteko bideak arakatzen, bakoitzak bere eremuan borrokatzeko barne lanak egiten”.

Gidak hiru norabidetan aurrera egiteko balio duela esanez amaitu du bere interbentziao Etxaidek:

  1. Egoeraren ezagutzea eta egoerari aurre egiteko tresna egin da gazteek borroka hau antolatu dezaten.
  2. Gazteak lan merkatuan sartzeko dauden bide ankerrak denen indarrak batuz salatu eta borrokatuko dituen lerrorako tresna da.
  3. Lan munduan egoera hauek borrokatzeko konpromiso sindikalak hartuko dira: praktiken jarraipena, negoziazio kolektiboan klausula zorrotzagoak, egoera zehatzen salaketa…

Gidaren edukiei dagokionez, kontuan hartu behar da borrokarako tresna bat dela. Informazioa emateaz gain praktikara begira tresna da, antolakuntza eta borrokarako tresna. Lau ataletan dago banatuta:

  1. Lan merkatuan sartu aurretik kontuan hartzekoak. Hemen gazteen lan bila daudenean kontuan izan beharrekoak jasotzen ditu, ABLEak zertarako diren, bekadun moduan dituzten eskubideak…
  2. Lan kontratuaren inguruko zehaztapenak. Dauden kontratu motak, bakoitzaren ezaugarriak…
  3. Behin kontratua sinatuta, kontuan hartzekoak. Nomina, lan osasuna, hitzarmen kolektiboak…
  4. Lan kontratuen amaiera. Kaleratzearen aurrean zer egin, nora jo…

www.lab.eus

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s