Usurbilen Nahi Ditugu: “Gu ere gatazkaren muina eta ondorioak konpontzeko ahaleginean ari gara”

etxeratEtxerat Elkarteak Urkullu lehendakariarekin izandako bileraren harira, Usurbilen Nahi Ditugu elkarteak  adierazpena kaleratu du.

“Lehen aldiz, Gasteizko gobernuko lehendakaria Etxerat elkarteko ordezkaritza batekin bildu da. Berez, bada zerbait nahiz eta horrenbeste urte pasatu behar izan diren bere administraziopean dauden herritar sektore esanguratsu batekin elkartzeko.

Izan ere, 26 urte igaro dira Espainiako gobernuak presoen sakabanaketa abian jarri zuenetik. Ez dugu ahazteko, ez horixe, garai hartan PNV bera lagun izan zuela neurri makiabeliko hori ezartzeko orduan. Urkullurekin egindako bileran hori izan da, hain zuzen, gehien aztertu den gaia. Eta nonbait, aterabide bat emateko lanerako prest omen daude. Hala bedi! Laguntza guztiak, benetakoak badira behintzat, ongietorriak dira gure senideak Euskal Herriratzeko. Gainera gogo biziz ikusiko genuke lehen dispertsioaren sustatzaile nagusietakoa izan zen alderdiko agintariak bidegabekeria horretaz jabetu izana eta egiaz Madril eta Paris lehenbailehen bertan behera uztera behartzeko ahaleginera batu izana.

Dispertsioaren kontu honekin bada, halere, beste alde bat orain arte ez zutena aintzat hartzen: Gu, senideok zuzenean pairatzen dugun sufrikarioa eta kalteak, alegia. Gure seme-alabak, aita-amak, anai-arrebak, ilobak edo bilobak edota lagunak etxetik hain urrun edukitzeak mota askotariko zama dakar berarekin. Lehenik eta behin afektiboa eta psikologikoa, aste guztia egonezinean pasatzen baitugu gure senidea nola egongo den, nola tratatuko duten pentsatuz. Astero ehunka kilometro egin beharrak gure bizimodua, lana, eskola, harreman sozialak, familia, lagunartea eta zer esanik ez gure poltsikoak ere nola baldintzatzen dituen ez da horren agerikoa. Askok ez dute ezta imajinatzen ere zer suposa– tzen duen horrek guztiak.

Hori gutxi ez eta, gainera, hainbeste kilometro egin beharrak gure bizia eta osasuna arriskuan jartzen dute sakabanaketa politika krudel horrekin. Dagoeneko hamasei senide eta lagunek utzi dute bizia errepidean eta dozenaka zauritu izan ditugu espetxeetako joan-etorrietan, horien artean baita usurbildarrak ere.

Horregatik Lakuako gobernuak guri inposatzen zaigun zigor horren bide-gabekeria aitortzea ez da huskeria. Alabaina, badirudi alderdi eta biktima elkarte batzuentzat gurekin biltzea sakrilegioa dela. Irain bat omen da. Gu ez gara sartuko balorazio antzuetan baina argi utzi nahi dugu gure sufrimendua aitortzeak ez duela besteenaren ukazioa ekartzen. Gatazka luze honetan alde guztietan izan da (eta da) min, samin eta bihozmin. GUZTIETAN, baita gurean ere. Hori ondo dakigu eta horregatik gu ere gatazkaren muina eta ondorioak konpontzeko ahaleginean ari gara, sufrimendu guzti-guztiak amaitu daitezen eta inoiz errepika ez daitezen. Hori da gure bidea eta Urkullurena ere baldin bada, bidelagun izango gara”.

Informazioa gehiago:

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.