Nagore, Izaskun, Fernando eta Oihana, Etxerat eta Jaiki Hadiko atxilotuak, aske utziko dituzte

M28kartela

Bermepean, Nagore Lopez de Luzuriaga, Izaskun Abaigar, Fernando Arburua eta Oihana Barrios aske uzteko agindua eman du Eloy Velasco epaileak. 15.000 euroko bermea jarri beharko du bakoitzak. 

Aurreneko biak Etxerat elkarteko bozeramaileak dira, eta beste biak Jaiki Hadi mediku taldeko kideak. Guardia Zibilak ETAren kartzeletako frontearen koordinazio gunekoak izatea leporatzen die. Madrilgo Tres Cantoseko polizia etxean daude, eta laurek uko egin diote polizien galderei erantzuteari. Haien konfiantzazko abokatuen bisita jaso zuten atzo, eta haien bitartez jakinarazi dute jasandako tratua zuzena izan dela.

Etxerat-ek atzo eguerdian Donostiako Antigua auzoko frontoian agerraldi jendetsua egin zuen hogei alderdi eta talderen babesarekin Etxerat berak biharko deitu duen manifestazioaren berri emateko. Donostiako Anoeta estadiotik abiatuko da martxa, 17:00etan, eta honako lelo hau izango du: Preso eta senideen eskubideen defentsan, elkartasuna aurrera!

Etxerat-en arabera, «guztion» ardura da «giza eskubideak, konponbidea eta bakea aldarrikatzea». Hori hala, manifestazioarekin bat egin duten alderdi politiko eta taldeen babes eskertu du.

Etxerat

PRESO ETA SENIDEEN ESKUBIDEEN DEFENTSAN
ELKARTASUNA AURRERA!

“Euskal errepresaliatu politiko eta hauen senide eta lagunen eskubideen defentsan konprometituak dauden 4 pertsonen atxiloketa salatzen dugu. Euskal preso politikoen defentsa juridikoa egoera onartezinean jarri zuen abokatuen kontrako aurreko operazio polizialak, oraingoan, konfiantzazko mediku asistentzia ere galarazi nahi dute. Nahikoa ez balitz, espainiar gobernuak aurrera pausu berri bat eman du senide eta lagunei erasotzen, salbuespeneko espetxe politika honek dakartzan ondorio lazgarriei aurre egiteko senideei asistentzia eta laguntza psikosozialari erasotzen.

Euskal preso eta euren senideen asistentzian arduratutako kolektibo eta pertsonen kriminalizazioa, eskubiderik eta oinarrizkoenari erasoa dira. Euskal gizarte eta norbanakoen egoera guztiz larria da kontuan hartuta, asistentzia honetan horren oinarrizkoa den presoen osasun eskubidea kokatzen dela, baita ere, senideak senide izateagatik bizi dituzten egoera latzen aurreko salaketa, asistentzia eta elkartasun eskubidea.

Horregatik uste dugu, gizarteak berak erantzun beharko liokeela eraso honi. Giza eskubideen defentsarekin duen konpromisoagatik, bakearekin duen konpromisoagatik, dei egiten diogu euskal gizarteari egoerak dakarren neurrian erantzutera. Eszenatoki berri batera eramango gaituen bideei ateak ireki behar dizkiogu elkarren artean. Konponbideari, giza eskubideen errespetuari eta bakeari atea itxi nahi dion oro gelditzeko nahitaezkoa da gure konpromiso aktiboa.

Deia zabaldu nahi diogu euskal gizarte eta eragile ezberdinei larunbat honetan Donostian burutuko den mobilizazioan parte hartzera. Mobilizazioa, arratsaldeko 17:00etan abiatuko da Anoetatik, “Preso eta senideen eskubideen defentsan, elkartasuna aurrera!” lemapean”.

www.etxerat.info

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.