Euskal Herria Bildu Gipuzkoako 73 herritan aurkeztuko da

agerraldia gipuzkoa

Euskal Herria Bilduk Gipuzkoan (H)ari gara prozesuaren balantzea aurkeztu du. Hilabeteak dira prozesu hori martxan jarri zutela herriz herri, bi helburu nagusirekin:

  • Herriz herriko programak lantzea ahalik eta modu parte hartzaileenean
  • Logika beretik, hautets zerrendak osatzea.

Erronka horri erantzuteko, herriz herri EHBildu talde zabalak eratu ziren: “Izugarria izan da egin duten eta egiten ari diren lana. EHBildu ez litzateke ezer, herriz herri militante sare erraldoia izango ez balu. Eta, gainera, lan horri esker, EHBildu egituratzen eta kontsolidatzen ere joan gara. Egun EHBildu errealitate politikoa da herri gehienetan”.

(H)ari gara prozesuaren helburua maiatzaren 24ean egingo diren udal eta foru zein Nafarroako parlamenturako hauteskundeetan ostean EH Bilduren jardunaren oinarri izango diren gobernu programak era parte hartzaile batean osatzea da. Parte-hartze hori bermatzeko, hainbat bide ireki eta baliabide zehaztu ditu EH Bilduk: Herri eta auzo batzarrak, lan saio sektorialak, inkesta eta galdetegiak, EH Bilguneak, webgune bereziak…

Balantzea

  • Gipuzkoako 73 herritan burutu dira (h)ari gara prozesua. Donostiaren kasuan auzo guztietan egin dira.
  • 352 herri batzar eta lan taldekako saio egin dira.
  • Saio horietan, modu presentzialean, parte hartu dutenen kopurua: 3.177 lagun.
  • Prozesuan parte hartzeko modu ezberdinak izan dira, inkesta galdetegi eta webguneen bidez, eta milaka eta milaka ekarpen jaso ditu EHBilduren herri programek.
  • Prozesu honen baitan eskuz esku egin diren harremanak ugariak dira. Herri batzarretan parte hartzeko gonbidapenak eskuz esku landu dira. Programaren lanketan 7.000 lagunekin egon dira, modu batera edo bestera.

73 herri kandidatura

Prozesu hau amaituta Gipuzkoan EHBildu 73 herritan aurkeztuko dela iragarri du, kandidatura guzti hauek aurkeztuko ditu maiatzaren 24ko udal hauteskundeetan, horien artean Usurbilgoa. Ia Gipuzkoako herri guztietan aurkeztuko dira, herri txiki batzuetan izan ezik: “Datu honek EHBildu herriz herri sustraitzen ari den mugimendu politiko zabala dela eta milaka eta milaka militante EHBilduren bueltan lanean ditugula adierazten du. Beraz, zorionak, txinaurri lan, gehienetan nekeza eta askotan esker txarrekoa, hori gabe lortu duguna lortzea ezinezkoa litzatekeelako”.

Herri gutxi batzuetan izan ezik, ia herri gehienetan amaitu dte prozesua, eta herri programak eta zerrendak itxita daudela iragarri du koalizioak: “Horren berri ematen duten aldizkariak labetik atera berriak ditugu edo ateratzear daude, eta hurrengo egun eta asteetan etxez etxe banatuko ditugu herri programak. Izan ere, gure ustez, herri programak ez dira aldizkari elektoral hutsak. Ez dira haizeak eramaten dituen promesa hutsalak. Gure herri proiektuaren zutoinak barnebiltzen dituen lanak dira, eta horregatik egin dugu apirilean banatzeko apustu eta ariketa erraldoia. Hurrengo egun eta asteetan jasoko dute gipuzkoarrek euren postontzietan, bere herriari dagokion programa”.

Usurbilgo EHBilduk herri programaren aldizkaria prest duela jakinarazi du. Laister Usurbilgo etxe guztietara banatuko dutela adierazi dute.

40 alkategai berri

EHBILduUsurbil3EHBilduk adierazi du aurpegi berri asko ikusiko direla. Oraindik, bakarren batzuk zehazteke badaude ere, EHBilduk 40 alkategai berri aurkeztuko ditu. Horien artean Usurbilgoa, Xabier Arregi zubietarra. Gainerako guztiek errepikatu egingo dute: “Freskotasuna eta esperientzia uztartu ditugu, proiektu handi honek beharrezkoak dituen lanabesak, hain zuzen ere”.

Apirilaren 18an alkategaien aurkezpena

Apirilaren 18an, larunbatez, arratsaldeko 18:00tan EHBilduk Zarautzeko kiroldegian Gipuzkoako alkategai guztien aurkezpen ekitaldia egingo du eta bertaratzeko deia luzatu die herritar guztiei: “Kanpainari gogotsu, alaitsu eta kementsu heltzeko zita izango da. Gonbidatuta zaudete guztiak”.

www.ehbildu.eus

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s