Gure Esku Dagok ekainaren 21ean, hiriburuetan, hautetsontzi erraldoiak osatuko ditu. Hautetsontzi erraldoi horiek norbere atxikimendu pertsonalak elkarri josiz osatuko dira, eta, horretarako, oihal-zatiak erabiliko dira. Usurbilgo Gure Esku Dagok gaur arratsaldean (apirilak 10) argibideak emateko, saretu-txartela betetzeko edo kamiseta berriak erosteko 19:00etatik aurrera frontoi inguruan jarriko dute mahai ibiltaria. Gure Esku Dagok tutore lanak egitera animatzen direnak ere bertara gerturatu daitezela adierazi dute.
Ehuntze Eguna, maiatzaren 9an
Usurbilgo Gure Esku Dago taldeak hilabete hauetan mahai ibiltaria jarriko du (gaur esaterako) baina beste ekimen bat antolatzen dabil, udalerri mailako Ehuntze Eguna maiatzaren 9rako.
Ekaineko ekimenaren nondik norakoak
Oihal bat = 20 lagun
Oihal-unitate bakoitzean, 20 lagun atxikituko dira. Bakoitzak oihal-zatia izango du, eta nahi dena marraztu eta idatziko da bertan.
Saretu txartela
Atxikitzerakoan, oihal-zatia pertsonalizateaz gain, euro bat ordaindu eta saretu-txartela bete behar da. 16 urtetik beherakoek, oihal-zatia marraztu eta euroa ordaindu ondoren, ez dute saretu-txartela bete beharrik izango.
Tutorea
Orain arte iritsi ez ezin izan den jendearengana urbiltzeko, TUTOREAren figura sortu da. Adibidez, herriko futbol taldeko kide batek, bere talde guztia atxikitzeko ardura izango du, edo enpresako langileak bere lankideak animatuko ditu, edo eskolako irakasle batek, beste irakasleak…
Internet, oihal digitalak
Internetez ere eman ahal da atxikimendua, ekainaren 21eko hautetsontzian, oihal-zatia digitala egin dadin.
Ekainak 21, ekintza masiboa
Urte osoan herriz herri ehundu diren sare horren JOSTE EGUNA izango da. Herrialdez herrialde, borondate ezberdinen batura hori eraikiko da. Hautetsontzi erraldoiak eraikiko dira, eta horiek, etorkizun hurbilean, denon borondatea eta erabakia libreki azaltzeko aukera emango dute.
Pingback-a: Usurbilgo Gure Esku Dagok antolatuta maiatzaren 9an “Ehuntze Eguna” Mikel Laboa plazan | Usurbildarrak aurrera
Pingback-a: Ostiralean maiatzaren 9ko ‘Ehuntze Eguna’ antolatzen laguntzeko bilera irekia Potxoenean | Usurbildarrak aurrera