Apirilaren 24an Aitzaga Elkartean herriko presoen prentsa harpidetza-gastuei aurre egiteko barrikotea

A24

Apirilaren 24ean euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko elkarretaratzea burutuko du Usurbilen Nahi Ditugu taldeak, hileko azken ostiraleko elkarretaratzea hain zuzen ere. Oraingo honetan elkarretaratze berezia izango da, Xabier Aranburu “Xomorro” aginagarraren etxeratzea aldarrikatuko da. 2006z geroztik baldintzapeko askatasunean izateko eskubidea du baina tamalez, 2017ko martxora arte ez dirudi hori posible izango denik. 24 urte daramatza espetxean.

Elkarretaratzea ohi bezala Mikel Laboa plazan egingo da (eguraldi txarra egiten badu frontoian), arratsaldeko 20:00etan. Usurbilen Nahi Ditugu taldeko lagunek elkarretaratzera gerturatzeko dei egiten die herritarrei.

KONICA MINOLTA DIGITAL CAMERA

harpidetza-gastuei aurre egiteko BARRIKOTEA aitzaga elkartean

Elkarretaratzearen ondoren, herriko presoei bildatzen zaien euskal prentsaren harpidetza-gastuei aurre egiteko BARRIKOTEA antolatu da Aitzagan Elkartean. Barrikotean parte hartzeko aurrez txartelak erosi behar dira, Aitzaga tabernan 20€tan; ikasle eta langabetuen txartelak 14€tan.

Xomorro Etxera A3

XOMORROK GURE ARTEAN BEHARKO LUKE

“2013ko urrian Parot deituriko doktrinaren afera gori-gorian zegoela beste salbuespeneko neurri bat ia-ia oharkabean pasatu da: “zigorren zenbaketa bikoitza” deritzon irizpidearen ukatzea, alegia. 2014tik hainbat euskal presoei ukatu zaio irizpide hori bere zigorraren bukaera edo likidazioa egiteko garaian. Horietako bat, gure herrikide Xabier Aranburu “Xomorrori”.

Espainiako Auzitegi Konstituzionalak 2008an hartutako erabaki baten ondorioz, sumario bat baino gehiago zuten presoei, epaiketak bukatu bitartean behin behineko presoaldiko denbora -“prebentibo egoera” deitzen zaiona- erredentziotarako kontatzea agindu zuen. Ikasketak edo aktibitateak egiteagatik adibidez, kondenatik kentzen zaizkien egunak dira erredentzioak eta, legez hala agintzen bada ere, euskal presoei era oso murriztuan aplikatzen zaie.   2010ean Kode Penalean egindako erreforman, ordea, artikulu hori aldatu egin zen eta, hala, “zenbaketa bikoitzeko” aukera hori ere kendu egin zen.

Xomorroren kasuan eragin zuzena da bi urte gehiago egin behar dituela preso. Gogoratu behar da lehendik ere kanpoan izan behar zuela. Izan ere, 2006z geroztik baldintzapeko askatasunean izateko eskubidea du, teorian bederen, bistakoa baita beste askori bezala ez diotela aplikatu. Euskal presoekiko Estatu espainolak daraman espetxe politika mendekatzailearen beste adibidea da honako hau. Ahalik eta denbora gehien giltzapean mantentzeko helburua ez balu, herri “demokratikoetako” zuzenbidearen oinarrian dauden irizpideak ez lituzke baztertu behar eta Xomorrok gure artean izan beharko luke une hauetan.

Bai, hala da. Une hauetan bere senideen ondoan, bere etxean, bere Agiña maitean, gure kaletan, hementxe bertan plazan edo horko izkiñako tabernan, aske beharko luke.

24 URTE ZULO BELTZEAN

Tamalez, 2017ko martxora arte ez dirudi hori posible izango denik. 24 urte zulo beltzean, hemendik ehunka kilometrora, betetzeko bidean doa. Egoera bidegabe hau jakinarazi eta ozen salatu nahi dugu. Helburu horrekin hileko azken ostiraleko kontzentrazioa baliatuko dugu eta herritarrak apirilaren 24ean, 20.00etan, Mikel Laboa plazara gerturatzera deitzen dugu, Xomorro askatzea eta etxeratzea aldarrikatzeko.

Ondoren, herriko presoei euskal prentsa igortzeko harpidetza-gastuei aurre egiteko BARRIKOTEA antolatu dugu Aitzagan. Txartelak bertan salgai izango dira 20 eurotan (14 ikasle eta langabeentzat)”.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s