Igandean “Persepolis” marrazki bizidun filma eskainiko da Sutegiko auditorioan

persepoliskartela

Igandean (apirilak 19) Usurbilgo Matrakak taldeak antolatuta “Persepolis” filma eskainiko da Sutegiko auditorioan arratsaldeko 18:00tan.

Filmaren nondik norakoa

1979 urtea. Marjane Satrap, hamar urtek, neska irandar bat da. Maleziagabeko ikuspuntu batetik iraultza sozial eta politiko baten testigu izango da, bere familia kolokan jarriko duen eraldaketa bat. Bizimodu ireki bat duen familia batentzako, Iranen biziko duten iraultza fundamentalista kontraesan bat izango da: alde batetik, Pertsiako Sha-ren erreinua amaituko da, baina askatasuna lortu beharrean, erlijioaren menpe ikusiko dira orain. Egoera hau medio, familia Austriara ihes egin beharko du, Marjane-ren bizitza guztiz aldatuz. Hemendik aurrera dena ezberdina izango da, nahita nahi ez.

2000 urtea. Marjane Satrapi bere bizitza kontatzen duen komiki bat argitaratzen du, arrakasta ikusgarri bat lortuz. Gerora, 2007an eta Vincent Paronnaud zuzendariarekin bat, komiki hori gure gaurko pelikulan bihurtuko du. Emakume gazte irandar batek bere herrian bizitako eraldaketaren eta munduan jasandako eragozpenen kronika indartsu bezain sentikor bat: Persépolis.

Komikiaren idazkera eta estilo grafikoa mantenduz, Persépolis marrazki bizidun filma, zuri-beltzean ikusten diren irudi soil batzuetan oinarritzen du bere xumetasuna; istorioa indartuz, kontakizuna bera protagonista nagusienean bihurtuz.

[youtube:https://www.youtube.com/watch?v=FGjcfGgVm64%5D

Ume, nerabe, gazte eta emakume baten bizipenak kontatzen dira, momentuan biziko dituen eragozpenak eta arazoak ikusleari egiteraino. Bere herrialdera egingo dituen joan etorriak bertan biziko dituen arazoengatik; bere herritik urrun behartuta bizitzera joatean, migratutako lekuetan biziko dituen mespretxuak eta oztopoak bere jatorria dela eta.

Azpimarratzekoak, Chiria Mastroianni eta Catherine Deneuve-n lanak. Bien ahotsak eta filmaren musikak, Marjane-rekin bat egingo duen bidaia sakontasunez eta sentimenduz jantziko dutelarik. Pelikularen estilo xumearekin batera, lanaren osagai garrantzitsuenak izanik.

Laburbilduz, sentitzen zuen moduan bizi eta hasi zen emakume baten istorioa da, Marjane Satrapi-k bere bihotza irekiko digu Persépolis film hunkigarri eta zoragarri honetan.

Fitxa teknikoa

  • Jatorrizko izenburua: Persépolis
  • Zuzendariak eta gidoilariak: Marjane Satrapi eta Vincent Paronnaud
  • Aktoreak: Chiria Mastroianni, Catherine Deneuve…
  • Herrialdea: Frantzia
  • Iraupena: 96 minutu
  • Ekoizpen-urtea: 2007

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s