Ostiralean maiatzaren 9ko ‘Ehuntze Eguna’ antolatzen laguntzeko bilera irekia Potxoenean

hautestontzia-ehuntzen

Gure Esku Dagok ekainaren 21ean, hautetsontzi erraldoiak osatuko ditu Euskal Herriko hiriburuetan; Donostian Anoetako futbol zelaian izango da. Hautetsontzi erraldoi horiek norbere atxikimendu pertsonalak elkarri josiz osatuko dira, eta, horretarako, oihal-zatiak erabiliko dira. (Informazio osoa hemen: KLIK)

Usurbilgo Gure Esku Dago erabakitze eskubidearen aldeko ekimenetarako prestaketa lanetan dabil eta girotze aldera, maiatzaren 9rako Ehuntze Eguna antolatzen dabil. Bertan ez dira falta musika, bazkari herrikoia, tailerrak, salmeta postua,… Guzti hau prestatzeko laguntza gehiago ondo etorriko dela jakinarazi dute taldeko kideek eta horretarako ostiral honetarako (apirilak 24) 18:30ean bilera antolatu dute, Potxoenean: Ahal den gehienon artean antolatu nahi dugu eguna, Gure Esku Dago dinamika herritarra baita. Edozein ideia edo proposamen jasoko dugu gustura, ateak zabal-zabalik dituzue guztiok!”.

motorrak berotzen hasteko ordua

josten-luzea

Gure Esku Dago dinamika gizartea saretzeko jaio zen, lehen harresiak zeuden tokian zubiak eraiki eta guztion artean gure herriaren etorkizuna ehuntzeko helburuarekin. Iazko ekainaren 8an eskuz-esku lotu genituen Durango eta Iruñea eta ondoren etorri zen Zurriolako mosaiko erraldoia. Aurtengo ekitaldi nagusia Ekainak 21ean burutuko da, herrialde bakoitzeko hiriburuan, guri Donostiara hurbiltzea tokatuko zaigularik. Azken hilabeteotan herriz herri biltzen ari garen oihal-zatiak elkar josita, hautestontzi erraldoiak eraikiko ditugu, egun guztian zehar festa eta aldarrikapena izango direlarik nagusi”.

Ehuntze Eguneko herri bazkaria

Platera Gure Esku DagoGure Esku Dago taldeko lagunek, maiatzak 9an egingo den bazkari herrikoirako txartelak laster salgai jarriko dituztela iragarri dute:

  • Helduentzako menua 15€tan: oilasko paella, txekor masaila saltsan eta pastela.
  • Haurrentzako menua 5€tan: makarroiak eta izozkia.

Bazkariaren ondoren bertso musikatuekin gozatzeko aukera izango da.

Mahai ibiltaria apirilaren 24 eta 25ean

Ehuntze Eguna iritsi bitartean, ekainak 21ko ekintza masiborako informatu edo saretzeko  asteburu honetan (apirilaren 24 eta 25ean) mahai ibiltaria jarriko da frontoi inguruan, 19:00tatik aurrera. Maiatzak 1an eta 8an ere jarriko dute. Bertan kamiseta berriak erosteko aukera egongo da: “Aurtengo kamiseta berriak erosi nahi dituenak ere, bertan izango du aukera! Neurri guztietako kamisetak ditugu, emakume, gizon nahiz haurrentzat”.

[youtube:https://www.youtube.com/watch?v=NpkSSc0N8Rs%5D

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s