Espainiako La2 kateko ‘El Escarabajo Verde’ saioak zabortegien gaia aztertu berri du. Hondakinak kudeatzeko bi muturrak azaldu dituzte: dena nahastuta zabortegietara bidali, edo bilketa sistema eraginkorrak erabili zabortegiak saihesteko. Bigarren kudeaketa horren eredua Usurbil hartu dute.
Beste behin usurbildarrek azken sei urteetan egindako lan bikainak goraipamenak eta alabantzak jaso egiten ditu Euskal Herritik kanpo. Saioa bi aldiz bota dute telebistan baina lasai, interneten ere eskuragarri dago ikusi nahi duzuenontza. Egin klik azpiko erreportaiaren izenburuan eta zuzenen bideora joango zarete.