EHBildu Usurbil: “Herritarrak dira EHBilduren iparra eta igandeko ekimenean hori isladatu genuen”

EHBildu dema1blog2

Pasa den igandean Usurbilgo EHBilduk maiatzaren 24ko udal hauteskundeetarako hautagai taldearen aurkezpen publikoa egin zuen dema plazan. Ekitaldi berezia izan zen, herritarrak izan baitziren protagonistak. EHBilduko alkatetzarako hautagaia den Xabier Arregik hitza hartu zuen eta baita gonbidatu berezi batek, EHBilduren foru hauteskundeetarako zerrenda buruak, Xabier Olanok.

Ekitaldian herritarrak borobil bat osatuz dema plazan jarri ziren, erdian zeuden dema harriak inguratuz. Usurbilgo EHbilduk ekimen parte hartzailea izan zela azpimarratu du: “Ekimen koloretsu, parte hartzaile eta alaia izan da. Herritarrak dira EHBilduren iparra eta atzo horixe bera isladatu da borobil eder bat osatuz, ekitaldian parte hartu duten guztiekin. Herri Programako arlo bakoitza ordezkatzen duen koloretako oihal bati eutsita herritar ilarak osatu dira. Bakoitzak, eskuz esku pasa den papiro bat zuen eta papiro barruan, datozen lau urteotan arloz arlo bete nahi diren erronka edo lehentasunak agerian jarri dira, hautagaien lan hildo nagusiak izango direnak. Usurbilgo udalerako alkategai Xabier Arregik eta Xabier Olanok hitza hartu zuten.”.

Ekitaldia kamioi-grua batetik filmatu zen eta laister bertan grabatutakoa ikusteko aukera egongo dela iragarri du EHBilduk. Bitartean zenbait argazki kaleratu dituzte.

This slideshow requires JavaScript.

www.noaua.eus/ehbildusurbil

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s