Maiatzaren 1ean LAB sindikatuak deituta Hernanin egingo den mobilizaziora joateko deia

ma deialdia

Maiatzaren 1ean, mobilizazioak Euskal Herri osoko eskualde desberdinetan egingo dira. LAB sindikatuak langile guztiei dei egin die egun horretan herri zein hiriburuetan antolatuko diren ekimenetan parte hartzera. Usurbildarrei Hernanira hurbil daitezen dei egin die, 12:00etan Gudarien enparantzatik abiatuko den manifestaziora. Amaieran, Tilosetan ekitaldia egingo dute.

[youtube:https://www.youtube.com/watch?v=Rlossk1CJX8#t=10%5D

Maiatzaren Lehen honek badu berezitasuna LAB-entzat izan ere, 40 urte bete berri ditu sindikatuak:

“Harro gaude lau hamarkada hauetan LABek Euskal Herrian egin duen borrokagatik. Hala erakusten dute hauteskunde sindikalen epe trinkoa igaro ondoren datuek, gu izan baikara igo garen sindikatu bakarra Euskal Herri osoan. Maiatzaren lehena ez da ospakizun egun bat, ez dugu ezer ospatzeko. Baina badugu zertaz harro egon. Harro gaude langileak garelako. Gu gara Euskal Herria aurrera ateratzen dugunak. Gobernuek ordea langileria mespretxatzea, inolako mugarik gabe zapaltzea erabaki dute, gutxi batzuen mesedetan herria pobretuz. Hartu ahal zuten biderik ankerrena hartu dute. Herri honek etorkizuna izatea nahi badugu ez da posible langileoi eskaintzen zaigun bakarra pobrezia, prekarietatea eta bazterketa soziala izatea.

maiatzarenLehena

Hauteskundeak gerturatzen ari diren heinean hamaika lanpostu suntsitu dituzten agintari politikoen ahotik enpleguaren sorrera eta defentsa entzuten dugu. Orain arte ordea langileok bakar bakarrik aritu gara lanpostuak defendatzen. Politikoek horiek onartzen zituzten erreformen aurka borrokan, zerbitzu publikoen kalitatea ziurtatzeko borrokan”.

Usurbilgo Sortu deialdiarekin bat

Usurbilgo Sortuk  maiatzaren 1erako LABek deitu dituen mobilizazioetan parte hartzera deitu ditu herritarrak. Bereziki Hernanin egingo den mobilizazioarekin bat egiten du eta usurbildarrak bertara joateko deia egin du:

m1“Esparru guztietan eta dimentsio guztiak landuz, kapitalaren erasoaldiari geure bitarteko nagusiekin erantzun behar diegu: antolaketa eta borroka. Euskal Langile Herria berrantolatu beharrean gaude, egungo errealitatetik abiatuta, gaur, bihar eta etziko zeregin eta helburuak definituz, oinarri bat eta berarekin, elkarrekin. Bete dezagun Euskal Bidea edukiz, ametsez, gogoz eta ilusioz, bilaka dezagun independentziarako bidea nazio, klase zein genero askapenerako bide, aldarrika dezagun klase zapalkuntzarik gabeko, hau da, kapitalismoa eta patriarkatua gaindituko dituen Euskal Herria independientea, egin dezagun bertara iristeko bidea”.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s