Ostegunean gaixo dagoen Ibon Fernandez lasartear presoaren askatasuna eskatzeko manifestazioa

Lasarte-Oria manifaArg.: Txintxarri.eus

Pasa den astean Lasarte-Oriako herritar talde batek deituta agerraldia egin zen Mercero plazan larri gaixo dagoen Ibon Fernandez Iradi lasartear presoaren askatzea eskatzeko:

“Beste behin Parisko Dei Auzitegiak zer erabakiko zain. Zain, Ibon Fernandez Iradik gaixotasun larri eta sendaezina duenean. Bi medikuek, zalantzarik gabe, kartzela gaixotasunarekin bateragarria ez dela adierazi ondoren. Zain 2014ko ekaineko ebazpenean epaitegiak Ibonen gaixotasun egoerak zigorra etetea justifikatzen duela aitortu zuenetik. Bi urte pasa dira zigorra eteteko eskaera egiteko tramiteak hasi zituenetik eta behar duen tratamendua jasotzeko kalean behar lukeela bide ezberdinetatik aitortu zaion arren, kartzelan jarraitzen du.

Martxoaren 26an azken audientzia izan zen Parisko Auzitegian. Bertan hirugarren mediku txosten bat jaso zen egungo legediaren arabera, bakarra nahikoa denean. Zergatik ez dira guztion giza eskubideak errespetatzen? Guk oso argi daukagu. Bada garaia hitzetatik ekintzetara pasa eta Ibonen giza eskubideak berma daitezen.” 

Honekin batera, larri gaixo dauden beste presoak ere gogoratu zituzten agerraldian: “Jagobarekin Donostian, Txusekin Basaurin, Josetxo eta Iñakirekin Iruñean, Jose Ramonekin Gasteizen, Inmarekin Santutxun, Aitzolekin Oreretan, Jose Miguelekin Larrabetzun, Ibonekin Ondarrun eta Garirekin Hernanin lanean ari diren herritarrekin. Euren min eta helburuekin. Baita zerrendan azaldu ez eta gaixo dauden presoen senide, lagun eta herritarrekin ere”.

Maiatzaren 7an manifestazioa

Ibonen epaia jakingo den egunerako, maiatzak 7, manifestazioa deitu da Lasarte-Orian. Okendotik abiatuko da 19:30ean eta herritarrak eta inguruko herritakoak ere gonbidatu dituzte honetan parte hartzera. 

Manifestazioa kartela

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s