Maiatzaren 24an Zubietako Herri Batzar berria osatzeko hauteskundeak burutuko dira Zubietan

zubietakoherribatzarra20112011ko argazkia, Zubietako Herri Batzarraren osaketa egunekoa

Maiatzaren 24ean, Udal eta foru hauteskundeen egunean, Zubietan ere beste bozka bat emateko aukera izango dute zubietarrek, Zubietako Herri Batzar berria osatzeko bozka hain zuzen ere. Maiatzaren 6an zozketa bidez Usurbilgo Udalak bozketa egunerako mahaikideak hautatu zituen eta hurrengo egunean, ostegunean Herri Batzar berrirako hautagaien izenen berri eman zen.

Usurbilgo hiru hautagaiak:

  • Aizpea Aizpurua Arroio.
  • Itziar Basterrika Unanue.
  • Joxe Mari Zubimendi Urdanpilleta.

Zubietan helbideraturiko Donostiako hiru hautagaiak:

  • Narciso Arrillaga Balda
  • Mikel Bengoetxea Iparragirre
  • Fernando Iturralde Zabala

Zubietako Herri Batzarraren osaketa

Zubietako Herri Batzarra sei herritarrez osatuko da,  Zubietan helbideratuak dauden 3 donostiarrekin eta 3 usurbildarrekin. Maiatzaren 24ko bozketen ondoren ekainaren 21ean eratuko da Herri Batzar berria. Lehen bi urteetan donostiarrek hautaturiko alkatea egongo da bi urtez eta ondorengo bi urteetan usurbildarrek hautaturikoa.

Funtzioak

Zubietako Herri Batzarrak honako funtzioak ditu:

  • Zubietako arazo zehatzei buruzko informazioa luzatzea Donostiako eta Usurbilgo Udalei.
  • Udal Zerbitzuak aholkatzea beraien gain jartzen dituzten gaietaz.
  • Donostiako eta Usurbilgo Udaletan, bai elkarrekin bai banaturik, aztertuak izango diren proposamen zehatzak egitea.
  • Azterketa eta proiektuei buruz Udalek erabakiko dituzten akordioak beteak izan direla ziurtatzea.
  • Udalek Batzarrari eskuratuko dizkien fondoak administratzea eta haien kontu zuzena ematea, alegia Batzarraren eta auzoko zerbitzu publikoaren mantenimendurako eta bere gain jartzen dituzten ekintza eta obra txikietarako fondoak administratzea.
  • Donostiako eta Usurbilgo Udalek bere gain jartzen dituzten beste edozein ahalmen

Egutegia

  • Maiatzak 7, osteguna: hautagaien aldarrikapena.
  • Maiatzak 18, astelehena: aurrez botoa emateko aukera Usurbilgo udal idazkaritzan, goizeko 8:30etatik arratsaldeko 15:00etara.
  • Maiatzak 24, igandea: bozka eguna, 9:00etatik 20:00etara, Zubietako Alamandegi etxean.
  • Ekainak 21, igandea: Herri Batzarraren eratzea. Donostiarrek hautaturiko alkatearen izendapena, bi urtetarako.
  • 2017an, alkate aldaketa. Usurbildarrek hautaturiko alkatearen izendapena, bi urtetarako.

One response to “Maiatzaren 24an Zubietako Herri Batzar berria osatzeko hauteskundeak burutuko dira Zubietan

  1. Pingback-a: Datozen bi urteetarako Zubietako alkatea Joxe Mari Zubimendi izango da | Usurbildarrak aurrera

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s