Maiatzaren 17an XXXIV. Sagardo Eguna ospatuko da Usurbilen

Igande honetan, maiatzak 17, XXXIV. Sagardo Eguna ospatuko da Usurbilen. Sagardo Egunaren Lagunak antolatzaileak azken lanetan dabiltza iganderako dena prest izateko. 30tik gora sagardo postu jarriko dira eta herritarrak postuetan izango dira  basoarekin gerturatzen direnei sagardo tragoa eskaintzeko.

Dema, frontoia eta Askatasuna plazak sagardo postuez eta sagardo zaletuez beteko dira. Sagardoa tragoak hartzeko ordea, ezinbestekoa izango da frontoi sarreran jarriko den sagardo basoen salmenta postuan basoa erostea.

Sagardoa zerbitzatzeko herritarren laguntza

Urtero moduan, sagardo postuetako edariak zerbitzatzeko herritarren laguntza behar dela jakinarazi dute Sagardo Eguneko antolatzaileek. Igande goizeko lehen orduan, frontoian bilduko dira urtero moduan, prestaketa lanetarako.

Egitaraua

  • 11:30ean irekiera ekitaldia frontoian.
  • Goizean zehar, baserriko, labeldun eta Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteko sagardoa dastatzeko aukera. Askatasuna plazan pintxo aukera zabala egongo da
  • 18:00tan “Elektro Patxaranga” kaleetan zehar.

Herriko sagardogileak

SagardoEguna1SagardoEguna2Gainerako sagardogileak

SagardoEguna3Ondo pasa!

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s