Borobilean eserita Usurbilgo EHBilduk herri programaren hainbat puntu azaldu zituen Sutegin

Kartela1t

Usurbilgo EHBildu hauteskunde kanpainan lanean indartsu dihardu. Aste honetan agenda betea duela iragarri du eta datozen egunetarako herritarrak animatu dituzte antolatu diren ekimenetan parte hartzera.

Pitxotxotx solasaldia giro atseginean

Pasa den larunbatean, eguerdi partean,  Usurbilgo EHBilduko hautagaiekin pintxotxotx solasaldia burutu zen Sutegi Kultur Etxeko kanpokaldean. Solasaldia hasi aurretik telebista batean orain arte herriko koalizioak egin dituen ekimenen bideoak ikusteko aukera izan zen. Borobilean eserita, Xabier Arregi alkategaiak eta gainerako hautegaiek herri programaren puntu garrantzitsuak azaldu zituzten eta jarraian, galdera edota ekarpenen tartea zabaldu zen. Solasaldia amaitu ondoren, pintxo eta sagardoaz gozatzeko aukera izan zuten bertaratu ziren guztiek.

“Maiatzaren 16 eguerdian Usurbilgo EHBilduk Udal eta Foru hauteskundeetako kanpainaren baitan herriko hautagaiekin pintxotxotx solasaldia ekimena burutu zuen Sutegi kapokaldeko patioan. Giro atseginean herri programaren puntu garrantzitsuenak azaldu genituen eta ondoren, pintxoez eta sagardoaz gozatzeko aukera izan genuen! Herritarrok garaile! Usurbildarrok garaile!”

[youtube:https://www.youtube.com/watch?v=ECxgGpwB42Q%5D

a

Agenda

  • Maiatzak 20, asteazkena: Herri programaren aurkezpena adinekoei. Artzabalen 18:00tan.
  • Maiatzak 21, osteguna: Herri programaren aurkezpena gazteekin. Potxoenean, 19:00tan.
  • Maiatzak 22, ostirala: Ekitaldi politikoa eta musika frontoian, 19:00tan

“Pasa den larunbatean Usurbilgo EHBilduko hautagaiekin pintxotxox solasaldia burutu genuen baina lasai, ez dugu amaitu, agenda sutan dugu! Gerturatu zaitezte! Merezi du! Gora Usurbil!”

EHBildu Usurbil 4 publia-1tt

Informazio gehiago:

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s