Gaur 18:00etan 2011-2015 legegintzaldiko azken osoko bilkura burutuko da

usurbilgo+udalaGaur, arratsaldeko 18:00etan 2011-2015 legegintzaldiko azken osoko bilkura burutuko da. Gaur egun Udalean ordezkatzen duten hainbat ordezkarien azken bilkura izango da, udal ordezkari gehienek Udala utziko baitute.

2011-2015 legegintzaldiari agur esango dioten udal ordezkariak hauek dira:

  • EHBildu: Mertxe Aizpurua alkatea eta Enara Arbizu, Josu Portu, Joxe Ramon Furundarena eta Jose Maria Rivadeneyra zinegotziak.
  • Hamaikabat:  Luis Mari Ormaetxea eta Josune Urkiak zinegotziak.
  • PSE-EE:  Ricardo Crespok zinegotzia.

Zerrendetan berriz errepikatzen duten hautagaiak:

  • EHBildu: Alaitz Aizpurua, Jone Urdanpilleta, Iñaki Ugarte eta Eustakio Arrojeria.
  • EAJ-PNV: Josune Urkola

gaurko osoko bilkurako gaiak:

  1. Aurreko bilkuretako akten onespena: 2015/03/31ko ohiko bilkurako akta. 2015/04/24ko ezohiko bilkurako akta.
  2. 2005/0001 kreditu gehigarrien aldaketa dela eta, aurrekontu egonkortasunerako helburua eta gastuaren araua Udalak ez dituela betetzen berri ematea.
  3. Usurbilgo Udalaren 2014. ekitaldiko Kontu Orokorra behin betirako onartzea.
  4. 2015eko Zerga Ordenantzen aldaketa behin behingoz onartzea.
  5. Hiri Antolamenduko Arau Subsidiarioetako A-30 (Zumartegi) Eremuaren Antolamendu Xehatuaren aldaketa behin betikoz onartzea, bertako erabilerak egun finkatuta daudenetara egokitzeko.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s