Larunbaterako Matrakak Usurbilgo Talde Feministak kafe-tertulia antolatu du Potxoenean

MatrakakArg.: Nouau!

Larunbatean (maiatzak 21) Matrakak Usurbilgo Talde Feministak kafe-tertulia antolatu du, goizeko 11:00etan Potxoenean. Parekidetasuna lortzeko bidean  eta taldea sendotzeko ilusioarekin, ahalik eta jendarte zabalenera heldu nahi dute:

 “Konfiantzazko klima intimo bat sortzea da xedea, egunerokotasunean konpartitzen ez ditugun gaien inguruan tertulia zabal bat egiteko. Zerbait informala izango da, gure artean hitz egin eta lagunarteko giroan emakumeoi eragin eta kezkatzen gaituen gaiei buruz hitz egitera bideratu nahi dugu kafe tertulia hau. Ahalik eta emakume gehienengana iritsi nahi genuke, adinean eta beste hainbat aspektutan erreparorik izan gabe, guztiok baitugu gainontzekoen esperientzietatik zer ikasia. Ziur gaude aberasgarria izanen dela, hortaz, ez pentsatu bi aldiz eta gerturatu lasai, beso-zabalik hartuko baitzaituztegu!”

Elkarrizketa Noaua! astekarian: KLIK

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s