Zubietako Guraso Elkarteak antolatuta gaur emango zaio hasiera “Udaberri festa” ekimenari

Udaberri festa Zubietan

Zubietako Guraso Elkarteak maiatzaren 26tik ekainaren 1 arte “Udaberri festa” ekimena antolatu du. Aukera zabala zubietarrentzat, haur zein helduentzat zuzendua. Ez dira faltako eskulan tailerrak, margoketak, ikuskizunak, puzgarriak, jokoak, hitzaldiak,…

Egitaraua:

Maiatzak 26, asteartea

  • 16:30ean eskulan tailerrak: txapak egin, gatza margotu eta kristal potoetan marrazkiak egin, karetak margotu, aurpegiak margotu, kafe kapsulekin eskulanak, jaboi ponpak egiteko tailerra…
  • 18:00tan Eneko Etxebarrietaren “Faustina Munduratuz” ikuskizuna: “Enekok eta Faustina bizikletak telebista alde batera utzi eta dibertigarriagoa den beste zerbait egitera gonbidatzen gaituzte: beraiekin batera pedalei eraginez mundua ezagutzera”.
  • 19:00tan apar festa eta ur globo gerra.

Maiatzak 28, osteguna

  • 17:00etan puzgarriak eta trebetasun frogak.
  • Ondoren, txokolate jana.
  • 19:00tan buruhandiak.

Maiatzak 29, ostirala

  • 17:00etan Zubieta antzerki taldeko ikuskizuna.
  • 17:30ean jokoak: aulki joko kooperatiboa, altxorraren bila, zapatilaren jokoa, herri kirolak…
  • 19:00tan afari-merienda.
  • Ondoren, disko festa.

Ekainak 1, astelehena

  • 19:00tan hitzaldia: “Zertan babesten dut gehiegi nire haurra eta zertan ez diot ematen behar duen adina?”.
 Hizlaria: Nerea Mendizabal, psikopedagogoa, gizarte hezitzailea, haur masaje hezitzailea, ume eta guraso/hezitzaileen arteko harremanetan aditua.

Ondo pasa!

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s