Ostiralean euskal presoen eta iheslarien eskubideen aldeko elkarretaratzea Mikel Laboa plazan

M29

Ostiral honetan, maiatzak 29, hileko azken ostiralarekin bat, preso eta iheslarien eskubideen aldeko elkarretaratzea egingo da arratsaldeko 20:00etan Mikel Laboa plazan. Usurbilen Nahi Ditugu Elkarteak elkarretaratzera gerturatzeko deia egin die herritarrei.

Usurbilen Nahi Ditugu Elkarteak elkarretaratze hauek helburu zehatz batzuekin egiten ditu. Ekar ditzagun gogora:

  • Senitartekoei pertsona gisa dagozkien eskubideak modu kohesionatuan zaintzea dute helburu, euren eta denen biziak bermatzeko.
  • Senitartekoei pertsona nahiz errepresaliatu politiko gisa dagozkien eskubideen urraketa etengabearen testigantza eta informazioa ematea. Ezkutatua izan arren, samurragoa ez den errealitate baten testigantza gizarteko eremu guztietara zabaltzeko konpromisoa hartu du elkarteak.
  • Milaka euskal herritarrengan, eta bereziki senitartekoengan, espainiar eta frantziar estatuek darabilten bortxakeria salatzea. Senitartekoek bereziki, eta gizarteak orokorrean, jasaten dituzten bizi baldintzak eta erasoak salatzea euskal gizartearen aurrean, senideek bizi duten errealitatearen bozgorailu izanez
  • Senitartekoen eta beraien borrokaren izaera politikoa nabarmentzeko konpromisoa hartzen dute.
  • Gatazka politikoaren konponbidea bide demokratikoen bitartez aurkitzeko apustu egiten duten eragile sozial eta politikoekin lan egiteko konpromisoa hartu zuten. Gatazkaren konponbideak, zalantzarik gabe, senitarteko guztien etxeratzea ekarriko duelako.

Oharra: Usurbilen Nahi Dituguren Sagardo Egunean antolatutako mariskadaren zozketa zenbakia 0385 izan zen. Irrati tabernan saldu zen eta irabazlea atera da.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s