Igandean Udarregi Ikastolaren Eguna ospatuko da

udarregi-logo

Udarregi Ikastolak, #Kilometroak15 eta Hitz Ahok antolatuta, ekainaren 7an Udarregi Ikastolaren Eguna ospatuko da Usurbilen. Egitarau zabala antolatu dute, astean zear hasi eta igandera arte iraungo duena:

Ekainak 3, asteazkena

  • 18:30ean Udarregi Ikastolako HH5 eta LH5ekoen kantagintza saioa Sutegiko auditorioan.
 Sarrera: doan.

Ekainak 5, ostirala

  • 17:00etan Haurrentzako jolasak, Askatasuna plazan.
  • 18:00tan Txokolate jana, Askatasuna plazan.
  • Jarraian, buruhandiak. Bakoitzak bere etxetik ekar ditzala.
  • 19:30ean “Usurbilgo ikastolaren sorrera” dokumental estreinaldia Sutegiko auditorioan. Egileak: Jexux Agirresarobe eta Aitziber Elortza. “60ko hamarkada bukaeran guraso batzuk elkartu ziren ikastola sortzeko asmoz. Asmoak gauzatzeko gai izan ziren. Ezin guztien gainetik Ikastola sortu zuten”.
  • Jarraian, luntxa frontoian.

Ekainak 7, igandea

  • 10:00etan Esnadeia.
  • 09:00etatik 12:00etara LH eta DBHko ikasleen jokoak.
  • 10:30etaitk 13:00era Haur Eskolako haurrek egindako lanen erakusketa Oiardo Kiroldegiko harrera-tokian eta LH eta DBHko ikasleen eskulan eta teknologia lanen erakusketa Ikastola gorrian (Gernika Ibilbidea 11).
  • 12:00etan HHko Haur Jaialdia Oiardo Kiroldegian.
  • 14:00etan Herri bazkaria eta bazkal ondorengo girotzea gurasoen eskutik frontoian. Bi menu. Helduak 15€: paella, solomoa Oporto erara, postrea, kafea eta kopa. Edariak eta ogia. Ikasleak 8€: makarroiak tomatea eta txorizoarekin, solomoa eta Chips patatak eta postrea. Edaria eta ogia.
  • Oharra: alergia edo intolerantziarik izanez gero, txartela erosteko garaian idazkaritzan jakinarazi, menu berezia prestatzeko.

Ikastola Eguneko bazkarirako txartelak

Igandean ospatuko den Ikastola Eguneko bazkarirako txartelak ikastolako idazkaritzan daude salgai, ekainaren 2ra arte (asteartea).

prestaketa lanetarako laguntza

Bazkariko prestaketa lanetarako laguntza behar dela jakinatazi du ikastolak: Joan den urteetan bezala, giro alai eta hurbilago bat sortzeko, bazkaria prestatzeko gurasoen parte-hartzea behar da, horretarako, zuen laguntza-eskaera egiten dugu hainbat lantaldetan parte hartzeko: garbiketa, muntaketa, janari prestaketa, janari banaketa… Anima zaitezte!”.

www.ikapp.udarregi.com

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s