Gure Esku Dagok ekainaren 21ean Anoetan egingo duen ekimeneko sarrerak erosteko aukera

hautestontzia-ehuntzen

Ostiral honetan (ekainak 5) Usurbilgo Gure Esku Dagok mahai ibiltaria jarriko du frontoi inguruan, 19:30etatik aurrera. Bertan Gure Esku Dagoren materiala eta ekainaren 21ean Anoetan egingo den erronkarako sarrerak erosteko aukera egongo da.

“Sarrerak eskuratu, kamiseta berria erosi, Erabakitzeko Eskubidearen aldeko atxikimendua eman edo informatu nahi duen orori gure mahai ibiltarira hurbiltzeko deia egiten diogu, bereziki ekainaren 5ean jarriko dugun mahai ibiltari berezira. Ostiral arratsalde horretan frontoi ingurua orain arte egindako lanaren erakusgarri ederra izango da. Animatu, eta hurbildu zaitez!”

Oharra: ekainaren 21ean Anoetan egingo den erronkarako sarrerak Lizardi liburudendan eta Oiardo Kiroldegian ere salgai daude.

Ekainak 21ean Anoetara!

Ekainaren 21erako Gure Esku Dago mugimenduak ekimen berezi bat antolatu da; milaka herritar batu nahi ditu, euskaldunon erabakitze eskubidearen alde Euskal Herriko hiriburuetan. Usurbildarrei Donostiara joatera deia luzatu diete: 

  • 12:00etan oihal-kate erraldoi batekin emango zaio hasiera.
  • 17:30ean erabakitze eskubidea gauzatzeko hautestontzi erraldoiak osatzeko ekitaldi ikusgarria egingo da Anoeta futbol zelaian.

Usurbildarrak, Kursaal aldetik hasita, bigarren zubi ingurura (Askatasunaren Hiribide amaiera, Gros inguruarekin lotzen duen Santa Catalina zubira) gerturatzera deia egin du Gure Esku Dagok. 12:00etan, Urumearen bueltan ordu erdiz burutuko den oihal-kate erraldoian parte hartzeko Usurbilek gordea duen eremua izango da.

16 boluntario behar dira

Usurbilgo Gure Esku Dago taldeak ekainaren 21eko ekimenean laguntzeko bolondresak behar direla jakinarazi du: “Oihal katearen bizkarrezurra antolatzeko Usurbildik 16 pertsona boluntario beharko ditugu. Animatzen zaretenok ostiraleko mahai ibiltarian edota ekainaren 12ko bileran izena eman dezakezue”.

Ekainaren 12an bilera

Usurbilgo Gure Esku Dagok ekainaren 21erako antolatu den ekimenaren nondik norakoak azaltzeko bilera antolatu du. Bertan argibide guztiak emango dira eta bide batez ekainaren 21erako boluntario moduan laguntzeko prest daudenak izena emateko aukera izango dute. Bilera ekainaren 12an (ostirala) egingo da, arratsaldeo 19:30ean Potxoenean.

www.gureeskudago.eus

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s