Larunbatean erraustegiaren aurkako pitada masiboa eta AHT-aren aurkako manifestazioa

E13

Zero Zabor Ingurumen Babeserako Elkarteak erraustegiaren aurkako pitada masiboa deitu du larunbaterako. Ekimena arratsaldean izango da, 17:00etan, Foru Aldundiko egoitzaren aurrean (Donostiako Gipuzkoa plazan). 30 minutuko ekimena izango da.

“Azken asteotan, bolo-bolo ibili da txistu eginaz protesta egiteko zilegitasunaren inguruko eztabaida. Arrazoiak daudenean protesta egitea zilegi dela garbi dago. Hurrengo lau urteotarako Gipuzkoako erakunde nagusien gidaritza hartuko dutenek, karramarroak bezala atzera egiteko asmoa azaldu dute. Zero zabor bidea utzi eta, zabor poltsa ipar hartuta, errausketaren bideari ekiteko mehatxu egin dute. Gure osasuna, ingurumena eta dirua jokoan dago. Badugu protestarako motiborik, badugu txistualdi edo pitada bat egiteko arrazoirik. Hori dela eta, ekainaren 13an, Donostiako Gipuzkoa plazan errausketari ezetz esango diogu ozenki pitada masibo baten bidez. Zero Zabor bideak ezin du etenik izan”.

17:30ean “AHT gelditu orain!” manifestazioa

E11 AHT

Errausketaren aurkako pitada masiboaren gunetik 50 metrotara AHT-aren proiektua bertan behera gera dadin eskatzeko nazio manifestazioa deitua dago: “AHT gelditu orain! Parad el TAV ahora! Basta de despilfarro! Herritarrok erabaki!”. Manifestazioa Alderdi Ederretik hasiko da 17:30ean.

Errauste plantekin gertatzen den antzera, enpresa lobby handien interesak daude makroproiektu honen atzean eta herritarren diru eta ingurumenaren kontura atera nahi dituzte proiektuok aurrera.

Deitzaileak: AHT Gelditu! Elkarlana, Mugitu! Mugimendua, Fracking EZ, Ekologistak Martxan, Eguzki, LAB, STEE-EILAS, ESK, EHNE, CNT, Euskaldiko CGT/LKN, HIRU, Berriotxoak, Duintasuna, Euskal Herriko Bilgune Feminista, Ernai, Ikasle Abertzaleak, Gazte Abertzaleak, Komite Internazionalistak, Askapena, EHE, KEM-MOC, Sare Anti-Faxista, EH Sozialista, Ruti-Distri, ATTAC, Mutriku Natur Taldea,…

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s