Larunbatean Udalbatza berria eratzeko eta alkate berria hautatzeko batzar berezia udaletxean

Zumia1

Ekainarem 13an, eguerdiko 12:00tan Udalbatza berria eratzeko eta alkate berria hautatzeko batzar berezia egingo da udaletxeko pleno aretoan. Lehenik, hautetsi zaharrenak eta gazteenak adin mahaia osatuko dute. Oraingo honetan gazteena EHBilduko Xuban Zubiria izango da eta zaharrena berriz, PSE-EEko Fermin Oruechevarria. Hauek zinegotzi guztien kredentzialak alderatuko dituzte eta udalbatza eratutzat joko da, betiere zinegotzien gehiengo absolotua bertan badago, hau da, zazpi zinegotzi behintzat bertaratzen badira, eta zinpeko aitorpena egin ostean.

Segidan, Alkate berria hautatzeko saioari hasiera emango zaio. Alkate izateko bere burua aurkezten duten zinegotziak ezagutu ondoren, bozketa burutuko da. Zinegotzi bakoitzak aurkeztutako hautagaien artean hautatu beharko du. Ustegabekorik ez bada, Xabier Arregi, EHBilduko alkategaia, Alkatea izendatuko da eta egungo alkatea den Mertxe Aizpuruaren eskutik jasoko du ikurra, zumia eta Usurbilgo alkate izendatuko dute.

EKITALDIA JOXE MARTIN SAGARDIA PLAZAN

Udalbatza berria osatzean eta batzarra amaitzean, Joxe Martin Sagardia plazan ekitaldi berezi  bat egingo da. Bertan, azken lau urteetan EHBilduko bederatzi zinegotziei eskerrak emango zaizkie: Mertxe Azpurua, Iñaki Ugarte, Alaitz Aizpurua, Pepe Rivadeneyra, Enara Arbizu, Jone Urdanpileta, Josu Portu, Joxe Ramon Furundarena eta Eustakio Arrojeria. Eta hautetsi berriei ongi etorria emango zaie: Xabier Arregi, Alaitz Aizpurua, Xuban Zubiria, Jone Urdanpilleta, Iñaki Ugarte, Irene Garcia, Josune Estella eta Joxe Mari Iribar.

20011ko ekaina…

2011n Bilduko zazpi bozkekin eta gehiengo osoz, Mertxe Aizpuruak hartu zuen Xabier Mikel Errekondoren lekukoa. Hementxe orduko irudiak:

Duela zortzi urte EAE-ANVko udal hauteskundeetara aurkeztu ziren hautsiei ere esker ekitaldia egin zitzaien. Gogora ditzagun: Xabier Mikel Errekondo, Juanjo Olaizola, Nerea Erauntzetamurgil, Imanol Azpiroz, Ainara Uribe (amak ordazkatu zuen ezin zuen zuelako ekitaldian egon) eta Karmele Bengoetxea. (Klik)

Usurbilgo EHBilduren deia

Usurbilgo EHBilduk dei egin die herritarrei larunbateko batzar berezira eta ondoren egingo den ekitaldira gerturatzeko: “Guztion artean orain arte udaletxean lanean aritu diren guztiei egindako lana eskertuko diegu, eta datozen lau urteerako herriaren alde lanean ekingo diotenei txaloen artean emango diegu ongi etorria”.

One response to “Larunbatean Udalbatza berria eratzeko eta alkate berria hautatzeko batzar berezia udaletxean

  1. Pingback-a: Gaur 19:00tan 2011-2015 legengintzaldiko azken ezohiko osoko bilkura egingo da Udalean | Usurbildarrak aurrera

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s